hurrengoa
lizzie & oki    Lizzie Armanto, Santa Monican jaiotako dentista irribarre zuri eta perfektua duen neskatila izan zitekeen. Lizzie Armantok merkatalguneetan pasioan eta erosketak egiten ibiltzen den nerabe bat izan zitekeen. Lizzie Armanto, klase kideekin institutuko komunean zigarroak erretzera ezkutatzen den neska izan zitekeen.

Eta ziurrenik, Lizzie Armanto aipatutako guzti hori bada. Baina guk beste Lizzie Armanto bat ezagutzen dugu. 2007. urtean anaiarekin batera patinatzen hasi zena. Berehala bowl eta maldarik erradikalenetan eskumutur, belaun eta matrailezurra kraskatu zuena. Kaleko edozein hertz eta oztopo menperatzen duena. Pampinekin jolasten duen printzesa itxura horrekin, azken hiru urteotan txapelketa guztietan etsaien ipurdietan ostikoka ibili dena.

Z boys mitikoen artean ¨girl¨ bat bazegoela duela denbora gutxi deskubritu dugu. Skater talde ezagun hartan, Peggy Oki izeneko neska txima luze eta ausart hark, kaleko kirolak duen adierazgarririk garrantzitsuenetako bat erakusten digu: bowl-ean muturra hautsi edo asfaltoan azala
erretzerako orduan ez dagoela sexu banaketarik. Peggy Okirekin gertatutakoa Lizzie Armantorekin
gerta ez dadin hementxe dituzu lerro eta irudi hauek.