laburrak in brief
hurrengoa

peel

Mehmet Ali Uysal artistak galeriako paretak biluztea erabaki du bere azken erakusketan, artelanez jantzi beharrean. Obrak eraman beharrean, galerian bertan obrak egin, nola eta paretari azala kenduz. Gehitu beharrean, kendu. Proposamen ederra iruditu zaigu.

hurrengoa

baleapop

Arte garaikidea eta musika batzen dituen jaialdi berezia. Jaialdi erraldoien artean bere toki eta nortasun propioa lortu duen jaialdia da Baleapop. Usopop, LĀ“At abal eta Akotzeko gaztetxeko jendearekin elkarlanean, jaialdi hibrido honek benetan merezi du. Abuztuaren 8 tik 11ra bitartean, Getari eta Bidart biltzen dituen eremu magikoan.

hurrengoa

zinemaldia

Biziraupen garai hauetan, aurrekontu guztiak behera egin edo desagertzen diren garaiotan, Donostiako Zinemaldiak aldaketa handirik gabe bere horretan jarraitzea luxu bat da. Beste inon ikusiko ez ditugun film eta zikloez gozatuko dugu beste behin. Aurten, ohiko atalez gain, Nagisa Oshima eta Animatopia ziklo
bereziak. Pelikula gaindosia zine junkientzat.

hurrengoa

getxophoto

Inoiz asmatuko al da ametsei argazkiak ateratzeko kamara? Iristen den bitartean, mundu errealeko kamerekin ametsak irudikatzen saiatzen jarraitu beharko dugu. Saiakera horien emaitzetako batzuk, aurten, ametsetako dekoratu bihurtu dituzten kaleetan izango dira ikusgai. Getxophoto, guretzat behintzat, urteroko
zita saihestezin horietako bat bihurtu da.


hurrengoa

ertza

Guztiek erdigunea, zentroa, bilatzen duten garaiotan, eskertzen da ertzean geratzen diren proposamenei tokia egiten dieten egitasmoak. Duela 14 urte martxan jarri zenetik, beste doinu, musika eta proposamen sonoro batzuk biltzen ditu urtero Ertz jaialdiak. Aurtengo gai nagusia Gerra Soinuak. Beran eta Donostian irailaren 5tik 13ra bitarte.

hurrengoa

expogrow

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Expo grow antolatu beharra zegoela ikusi zuten antolatzaileek. Eta, batzuen harridurarako, Expogrow familia osoarentzat antolatutako egitasmoa dela esan genezake. Azokaz gain, kirol erakustaldiak, musika jaialdia, mintegiak eta aisialdi aukera anitzak eskaint en dituelako egun osoan zehar. Irungo Ficoban, irail ar en 13, 14 eta 15ean.


hurrengoa

mareak gora, etxeak behera

Jarraitzen gaituenak badaki land art zaleak garela. Batetik, arte jarduera askea iruditz en zaigulako. Ez dagoelako galeria edo museotara mugatuta, natura delako erakustoki eremu infinitua. Bestetik, proiektu xumeenak ere gauzatzeko aukera ematen duelako. Horren adibide, Chad Wright arkitektoaren lan xume
eta indartsu hau. Eraikitzen al dituzte egun haurrek gazteluak hondartzan?

hurrengoa

entrelazar

Giza eskalako eskulturetan, ohikoak dituen ma teria lak eta teknikak erabili ditu Dora Salzarrek figurak sortzeko. Kasu honetan, ordea, materialak nahastu eta figurei azal eta geruza berriak gehitu dizkie. Salazarrek, Frankestein doktore garaikide baten moduan, emakumezkoa baldintzatzen duten rolen inguruan hausnartzen du erakusketa honetan. Irailaren 14a bitartean, Koldo Mitxelena kultur gunean.

hurrengoa

jan svankmajer

Pragan 1934 an jaiotako artista honek era askotako jarduera ugari landu ditu. Eskultura, diseinua, zinema, animazioa, poesia... Guztietan surrealismorako joera eta unibertso propio eta sinboliko baten eraikuntza nabarmentzen da. Gurean ezezagun samarra den artista handi honen lana ezagutzeko aukera, abuztuaren amaiera
bitartean, Bilbao arten .

hurrengoa

rouleaux (tutu not desmond)

Komuneko papera amaitu eta kartoizko tutuarekin soilik geratzen garenean, energia negatibo ugari sortzen dugu. Energia horri guztiari etekina ateratzeko ideia batekin gatozkizue: bota bistadizoa Anastassia Eliasen Rouleux proiektuari.

hurrengoa

liburu ilustratu animatuak

Sareak aukera anitz skaintzen ditu. Horiek modu aproposean baliatzen dituen jendea topatzen dugun bakoitzean, erakusten eta zabaltzen saiatzen gara. Kasu honetan, Mexikotik zuzenean, Riki Blancoren liburu ilustratu animatuaren lotura uzten dizuegu.
Ipuin gordin eta zuzena, modu ederrean irudikatua.

hurrengoa

koloreka

Donostiako alde zaharrean, irudiari eskainitako beste txoko txiki bat ireki dute. Irudia, hitzar en esanahi zabalenean ulertuta. Argazkiak, marrazkiak, pinturak, serigrafiakā€¦ besterik gabe bertan ikusteko, edo, nahi izanez gero, artelanak etxera eramateko aukera
izango duzu Kolorekan.