matrimania / sutarako egurra leuntzea bezela mahesh shantaram
irudia
Ezkontza argazkietan bere burua begiratu zuenean, Ammuk-ek, bere aurrean zuen emakumea beste norbait zela sentitu zuen. Pitxiz jositako ezkongai ergel bat. Urrez apainduriko ilunabar koloreko zetazko saria jantzita. Behatz bakoitzean eraztunak. Sandalo txuri puntutxoak bekain gainetan itsatsita. Bere burua horrela ikusi eta Ammuren ezpainetan irribarre mingots baten keinua azaldu zen. Ez ezkontzaren oroitzapenengatik zehazki, bere burua hain modu zainduan dekoratzea uzteagatik urkamendira eramana izan aurretik. Hain zen absurdua. Hutsala. Sutarako egurra leuntzea bezala.

Arundhati Roy.
The God of Small Things.



Ezkontza argazkietan dena asmatua dagoela pentsatzen duenak Bangaloreko argazkilari honen lanari erreparatu beharko lioke. Batetik, ezkontza gunea bera bihurtzen du bere lanaren jomuga. Bestetik, gune horietan biltzen diren ezkontzako protagonista, gonbidatu eta langileak erretratatzen ditu. Emaitza, ametsa eta errealitatearen artean dagoen eremuaren isla.

thecontrarian.in

Bere lana aurtengo GETXOPHOTOn
ikusi ahal izango da abuztuaren 29tik
irailaren 29ra.
getxophoto.com