hurrengoa
bergara abizeneko urdina aitor azurki   Koloreak subjektiboak dira. Eta hare gehiago kultura batetik bestera. Nork ziurtatzen digu zuk ikusten duzun gorr ia nik ikusten dudan bera dela? Kultura batean horia dena, zergatik ez beste batean naranja izan? Hori izan liteke, akaso, kolore zehatzek abizena jasotzearen zioa. Edo agian ez?

Arrazoiak arrazoi, urrutira joan gabe, Euskal Herriko herri batek badu bere kolo rea; kolore batek badu bere herria; edo aberria. Bergara urdina, hain zuzen. Izan ere, bergararrak ehungi le apartak izaki, mendeen poderioz, industria indartsua eraiki zuten herrian. Horrenbeste, ezen mahon urdina bergara urdina izenaz ere ezaguna den. Garai batean, fama tuak ziren oso bertako ehunak. Espainiako Errege Katolikoek, 1497an, beren oniritzia eman zioten herri honetako ehugileen ordenantzari; Simancaseko artxiboan gordetzen omen da horren dokumentua. Baina aragoar batek eta bi baionatarrek eman zioten bergarar ehungintzari benetako zaba lk undea eta indarra: 1846an, Jose Julian Blanc-ek, Frois-ek eta Silvak Fabrica de Hilados y Tejidos de Vergara lantegia eratu zuten. Ospe-eztanda itzela izan zuten hango ehunek harez geroztik, hainbeste, ezen gaur egun, oraindik ere, enpresa ehungile bat baden izen horrekin!

Nolanahi ere, urte gutxitan izandako aldaketek ahantzi egin dute gizaldi luzeetako produkzioak emandako abizena. Gure gizartea beste bide batzuetatik doa, edo, beste interes edo zaletasun batzuk ditu, antza. Izan ere, gaur egun, Bergarako bizkotxo erreilenoak i zeneko gozoak ospetsuagoak dira bergara urdina baino.