hurrengoa
angel luis lara aka ruso    Zenbaki honetan editore gonbidatua izan dugu. Bere
gomendio eta ideiak gidatuta gauzatu dugu eskuartean
duzun zenbakia:
Angel soziologoa eta gidoilaria da. Duela sei urte iritsi zen New Yorkera. Bertan bizi izan ditu Etxe Zurira lehen presidente beltzaren iritsiera, urakan bat, James Gandolfiniren heriotza, ¨Occupy¨ hype-a, hipsterren inbasio eta zigorra, Brooklyn-ko Nets-en merkataritza artifizioa, Breaking Bad liluragarria, Tea Party-aren metastasia, herrialdeko gobernu federalaren kolapsoa eta 2008. urteko Wall Street-eko gainbehera. Azken gertakizun honen ondoriek sarerik eta itzultzeko aukerarik gabeko etorkin baten azalean sartu dute, New Yorken bizi da. AEBtako hiritartasuna du eta ingelesez hitz egin eta txurroak eta patata tortilla, baratxuri usaina duen herrialde exotiko bateko gastronomia direla uste duen Brooklyn-en jaiotako alaba bat du.

Bertako kultura lokalaren jarraitzaile eta maitalea, kakahuete gurina, Dead Prez, Studs Terkel eta Coney Island Cyclones-en partidak barne, Angel, State University of New York eta The New School-en irakasle gisa egiten du lan. Bertan kultura ikasketak eta ikerketa sozial metodoak erakusteaz gain, unibertsitate globalaren etorkizun beltza bizi du bere perbertsio neoliberalaren epizentrotik. Telebista narratibak eta bestelako fikzioengatik duen obsesioa dela eta Jacob Burns Film Center-Media Arts Lab-en ere gidoi klaseak ematen ditu eta komunitate narratibak izeneko programa zuzentzen du non dokumenturik gabeko etorkinen familiekin elkarlanean ahal duen guztia ikasten du (http://alturl.com/wdmia).

Madrilgo Moratalaz auzoan hazi zen, Ceausescu zale eta Ana Belen beneratzen zuen familia batean. Angelek berehala ikasi zuen ezkerraz eta partidu politikoez ez fidatzen, progreak gaitzesten eta zuzena zirudien edozein bideri uko egiten. Hainbeste okertu zen arkeologia ikastera joan zela Moskuko Lomonosov Estatu Unibertsitatera eta hiri hartan bizi izan zen urte batzuetan, bidaia siberiar eta sozialismoaren gainbehera artean, bere ertz eta lautadako errealismo magikoa barne. Los Diarios de Lolito Cohete-n, amaitu gabe dagoen atalkako foiletoi digitalean, Angelek Sobietar Batasunean bizitako gehiegizko esperientzia hura kontatzen digu. (www.lolitocohete.net) Madrilera itzuli zenean, eta Gorno-Altaiko Errepublikako programa agro-industrialerako itzultzaile gisa lan egin ostean, bide okerrengatik duen zaletasunak bultzatuta intsumiso egin zen, bi urtez iheslari bihurtu eta ahal izan zuen putzu guztietan sartuaz, horien artean musika talde bat zeinarekin lau disko eta bira ugari egin zituen sei urtez (www.radiochango.com/castellano/artistas/Hechos-Contra-el-Decoro)

Vedette gisa aritu ostean ikasketei eutsi zien berriro eta Frantzia eta Italiako unibertsitate ezberdinetan ikerketa egonaldiak egin zituen bi urtez, Madrilera itzuli eta soldata harremanetik ihes egiteko, beste zentzugabe batzuekin Ladinamo proiektua sortu zuen (www.wikipedia.org/wiki/Ladinamo), Lacandona oihanean galdu zen Emiliano Zapataren bilobekin, eta batez ere gidoilari egin zen. Orduz geroztik dokumental batzuk idatzi eta aitorrezinak diren publizitate eta telebista saioetarako aritu zen. Telebista narrazioarekin duen obsesioak, alor honetan irakasle bihurtu dute Escuela Internacional de Cine y Televisión de San Antonio de los Baños-en (Kuba) eta ¨Lugar de Cinema¨ telebista eta zine eskolan (Brasil). Gainera Kayros egitasmoko sortzaileetako bat da, (www.kayrostransmedia.net) ikus-entzunezko narratiba proiektuen irakaskuntzan aritzen den proiektua.