hurrengoa
organic maniacs    Urte batzuetatik hona, birus batek hartu du hiria. Birusaren izena: janari organikoa. Epidemia bat da, klase ertain zuriak jota daukan sukarra. Kaliforniatik NYCera esportatu zen fenomenoa. Bi aurpegi guztiz ezberdineko fenomeno bitxia da. Batetik, organikoaren jarraitzaileek sekulako mugimendua sortu dute janariaren subiranotasunaren eta osasunaren inguruan. Green Market izeneko azoka ugari ospatzen da astero hirian zehar, non bertoko nekazariek eta abeltzainek beren produktu osasuntsuak saltzen dituzten. Hiria baratze urbanoz bete da azken urteotan. Hiriko makina bat teilatutan barazkiak landatzen eta erlauntzak jartzen hasi dira, polinizazio naturala laguntzeko asmoz (New York Cityn ekoiztutako eztia ere topatu dugu).

Beste aurpegiak, ordea, irudi guztiz perbertsoa
erakusten du.

Organiko zigilua negozio erraldoi bihurtu da, eta klase hesi izugarria ezartzen du hiritarren artean. Janari organikoa garestiagoa da. The baldeko editore gonbidatuak esperimentua egin zuen unibertsitateko bere ikasleekin. "Iaz ikasleak bost auzo txirotara bidali nituen platano organikoen bila. Bat bakarra ez zuten topatu. Auzo txiroetan ez dago elikagai organikorik saltzen duen dendarik, ez dago janari organikorik; organikoa zer den ere ez dakite. Organikoa modan dago, osasuntsua da, baina
barrera sozialak nola areagotzen dituen ikustea
izugarria da ".