hurrengoa
grimaldi vs grimaldi´s    Pizza bat, irina eta uraz egindako masa baten gainean botatako hiruzpalau osagairekin eginiko jaki borobila da. NYen, ordea, ez da txantxetan hartzeko modukoa. Badago bere pizza egiteko modua ohore gisa hartzen duenik. Hau Patsy Grimaldiren historia da. 1905ean ireki zen New Yorkeko lehendabiziko pizzeria, Gennaro Lombardi etorkin napolitarrak bere Little Italiko janari-dendaren atzealdean pizzak egiten hasi zenean. Patsy Lancieryk, Lombardirekin lanegin ostean, East Harlem-en Patsy´s ireki zuen 1933. urtean. Lancierik bere iloba nerabeari bertan lan egiteko eskaintza
egin zion. Hamairu urte zituen Patsy Grimaldi pizzeria hartara sartu zenean. 1990 arte ez zen handik atera.

Urte hartan, familiaren baimenarekin, Brooklynen, urhertzetik metro eskasera dagoen Old Fulton kaleko 19. zenbakian, Grimaldi´ s ireki zuen. Berehala bihurtu zen meka berria pizza zaleentzat. 1996n, 66 urte bete zituen Patsyk, eta Carol emazteak nahikoa zela erabaki zuten.

Orduan, Ciolly familia azaldu zen. Frank Ciollyk pizzeria erosi zion. Patsyk kondizio bakarra jarri zuen: negozioak bere izena eramaten jarraituko bazuen, berak gainbegiratuko zuen pizza egiteko modua. Ciollyk baiezkoa eman zion, baina klausula bitxi bat sinatu zuten: hurrengo 15 urteetan, Patsyk ezingo zuen Grimaldi’s ez zen beste pizzeria batean lan egin.

Hasiera batean moldatu egin ziren, baina Ciolly klanekoen begietara gero eta deserosoagoak ziren Patsyren bisitak eta marmarrak. Patsyri ez zitzaion batere gustatzen Grimaldi´s hartzen ari zen ilda. Ciollytarrek pizzeria-kate bat martxan
jarri zuten Grimaldi´s marka erabilita. Egoerak eztanda egin zuen. Patsyri debekatu egin zioten bere izena zeraman jatetxean sartzea.

Hurrengo urteetan, Patsy gertakizun hura ahazten saiatu zen. Bere emaztearen konpainiaz, urtero egiten zuen Italiara bidaia. Bilobak beisbal partidetara eramaten eta etxea katuz betetzen hasi zen. Eta etxeko ikatzezko labean pizzak egiten jarraitu zuen. Bitartean, Ciolly klanak Grimaldi´s katea zabaltzen jarraitu zuen: New Yor k, Las Vegas, Miami, Los Angeles...

2005ean, Ciolly family Old Fulton kaleko jatetxe originala zegoeneko eraikinaren jabeekin arazoak izaten hasi zen. Salaketa bat bestearen atzetik gurutzatu zituzten, eta sekulako katramila sortu zen epaitegietan. Patsyk, orduan, bere mendekua
gauzatzeko unea ikusi zuen. Grimaldi’s saldu zutenean s natutako klausularen epea amaitu berritan, eta 81 urte zituela, Ciolly sendiarekin borrokan zebilen eraikineko jabearekin kontaktuan jarri zen, eta Grimaldi´s alboko lokala alokatzeko eskaintza egin zion; hark onartu, eta bere ama siziliarraren izena daraman Julianna´s pizzeria berria zabaldu zuen, zaharraren alboan.

Orduz geroztik, bizilagun diren bi pizzerien harremana ez da batere erraza. Ciolly familiak epaitegietara eraman zuen Patsy, baina galdu egin zuen. Hala ere, eta familia italiarrei dagokien moduan, Frank Ciolly duela lau urte bihotzekoak jota hil zenean, Patsy, 20 urteren ostean, Grimaldi´s jatetxean sartu zen, eta doluminak eman
zizkion Ciolly familiari, Sopranos telesaileko eszena bat balitz bezala.

Egun, adin kontuak direla eta, Patsyk ezin du, garai batean bezalaxe, labetik ateratzen den pizza bakoitza egin, ba ina bertan izaten dira beren ondorengoa den Matt Grolan ekin. Matt Grolan pizza nerd bat da. 1990ean Patsyk jatetxea ireki zuenetik, behin eta berriro joaten zen jatetxera. Orduz geroztik, Patsy eta Carolekin
batera bidaiatu du eta pizzaren sekretuak deskubritzen jardun du. Egun, Patsyren oinordekoa da Julianna’s-en.

Pizza gauza serioa da New Yorken. Eta goxoa. Guk dastatu genuena rukula, kalamata olibak, pepperonia, riccota, txanpinoiak eta antxoak zituen. Ez dugu ahaztuko.