hurrengoa
audiomaton    1942ko abuztuaren 7an, AEBetako tropak Guadalcanal-en sartu ziren egun berean, erbesteratuta zeuden lau euskaldun New Yorkeko soinu-grabazioetarako kabina batean sartu ziren. Garai hartan, oso boladan zegoen nork bere ahotsa grabatzeko ohitura. Foto-matoien modukoak ziren audio-matoiak. Zuzenean grabaketa egin, eta, ia kasik itxaron gabe, minutuko 78 erreboluzioko disko batean eraman zenezakeen emaitza. Binilo biribil batean, seme-alabei “zorionak zuri” kantatzeko, maitaleari poemak xurxulatzeko, edo irratietara norberaren talentua bidaltzeko aukera paregabea eskaintzen zuen audio-matoiak.

Kontua da, 1942ko abuztuaren 7an, New York-eko audio-matoi batera sartu zirela Jose Antonio Agirre lehendakaria, Jose Maria Lasarte, Telesforo Monzon eta Anton Irala. Aberriaren nostalgiak eta, nork daki, akaso bazkari luze baten osteko txispak piztuta, ¨a capella¨ kantatzeari ekin zioten: