hurrengoa
thebaldian: new yorker    1925ean jaio zen, politika, artea, kultura eta umorezko edukiak eskaintzeko asmoz.

Milioi bat aletik gora kaleratzen du astero. Nagusiki New York inguruko kulturaz jarduten bada ere, 2003tik aurrera harpide gehiago du Kalifornian NYen baino.

Adobe Caslon tipografia erabiltzen du. Bokal bikoitza duten hitzetan dieresia erabiltzea ere bere adierazgarrietako bat da.

Aldizkariaren azala ilustratzaile bati eskatzen zaio astero. New Yorkereko azalei errepasoa eginez gero, AEBetako azken mendeko ilustrazioaren ibilbidea ikusiko duzu.

Egiaztatzailearen figura duen aldizkari urrietako bat da. Egiaztatzaileak bermatzen du argitaratu behar diren datu guztien egiazkotasuna.

XX. mendearen erdialdera, ipuin formatua literatur formatu gisa jarri zuen modan. Truman Capote, Raymond Carver, Susan Sontag, John Cheever, Sally Benson, Road Dahl eta J.D. Salingerren ipuinak argitaratu ditu, beste askoren artean.

Film ugari egin da New Yorkeren argitaratu diren ipuinetan oinarrituta: The Swimmer, Meet me in St Louis, Brokeback Mountain, Adaptation (the orchid thief)...

Umoreak beti izan du tartea aldizkarian. Kolaboratzaileen artean: Woody Allen, Robert Crumb, Doro thy Parker, Steve Martin…