laburrak in brief
hurrengoa

instant

Jesus iaz musik riak bere konposizioak sarean zintzilikatu eta artista ezberdinak gonbidatu ditu bere musikarekin ikus-entzunezko lanak egin ditzaten. Proiektua irekia da eta edonork proposatu dezake elkarlana. Ez dago inolako muga edo kondiziorik. Edozein jarduera artistiko edo sormen motak balio du. Animatu!

hurrengoa

zebra efektua

Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado euskal komikigintzan klasiko bihurtu direla esan genezake. Lehenak komiki gidoi mordoa egin du honez gero, bigarrenak urteak daramatza estilo propioaz marrazten. Piztia otzanak (2008) ostean, New Orleansen g irotuta koloretako istorio zuri-beltza dakarkigute. Zorionekoak gu!

hurrengoa

belenistak

Kultureta eta diseinu zale zaren hori. Diseinuzko panpin edo toy-ak direlakoak maite badituzu Bilboko eguberrietako jaiotzak txoratuko zaituzte. Bilboko belenista elkarteak antolatzen duen jaiotza erakusketa liluragarria da. Zinema dekoratu kutsua dute eta izugarri lantzen dute argiztapena eta detailea. Bilboko jaiotzetan gabarra eta guzti ikusi izan dugu. Ez galdu jaiotza ikusgarri hauek ikusteko aukera.

hurrengoa

zinegoak

Bilbon ospatzen den gaylesbotrans zinemaldiaren edizio berria urtarrilaren 20tik 26ra ospatuko da. Urtero lez , beste jaialdietan nekez ikusiko dituzun gisa eta molde ezber dineko pelikulak ikusteko aukera.

hurrengoa

lurrazpiko fest

Otsailaren 8an ospatuko da Donostian Lurrazpiko fest jaialdiaren bigarren edizioa. Ayo Silverreko jendeari esker, azken 2 urteotan makina bat talde interesgarriren zuzenekoetara joateko aukera izan dugu. Lurrazpiko festak segida emango dio zaldun maskaradunaren jardunari. Besteak beste, Punsetes, Fasenuova, The Garden, Bananas,... joko dute.

hurrengoa

palinpsesto kanibala

Enrique Chagoyaren lanetan, komikia, marrazki bizidunak, erlijioa, herri kulturatik ateratako pertsonaiak eta berak sortutako pertsonaiak deskubrituko ditugu. Denak nahasita eta eraldatuta. Latinoamerikako marrazkilarien tradizioa jarraituaz, elementu guzti hauen nahasketa baliatuz, artistak, gizarte kritika eta satira egiten du. Urtarrilaren 12 ra arte Artium-en.

hurrengoa

koka kola eta barea

Ray eta Nick. Nick eta Ray. Ez Dok Amairuko argazkia egin zutenean despertadoreak ez zuen jo eta ez ziren azaldu. Ramon Agirre eta Inaxio Tolosak antzerki herrikoiaren alde egiten ari direna gure herri honetako antzerkigintzaren argazkian lekua du ezbairik gabe. Musika eta antzezpena oso modu naturalean uztartzen dute. Musikal handien kutsua poltsiko neurrian.

hurrengoa

artista berrien lehiaketa

Aldaketekin dator artista berrien lehiaketa. Eta zinez sinisten dugu onerako izango dela. Aurreko erakusketa formula, inertzia soilaz egiten zuen aurrea. Hemendik aurrera, ekoizpen saila delakoan hiru proiektu aukeratuko dira datozen 12 hilabetetan gauzatzeko. Bigarren saila erakusketa izango da. Honetarako gehienez 7 artista aukeratu ko dira eta beren lana erakutsiko da Koldo Mitxelena kulturuneko erakustokian. Aurtengoak ikusgai azaroaren 28tik otsailaren 22ra.

hurrengoa

fuet aldizkaria

Gastronomiari eskainitako gauza gehiegi dago. Aldizkariak eta argitalpenak barne. Horregatik eskertzenda mundu horretan ezberdina den zerbait topatzea. Fuet-ek alderdi kultureta eta mode nitotik ekiten dio gaiari. Eta zer esatea nahi duzue, sekulako aldi zkaria osatu dutela esan behar dugu. Biurtekaria da eta sarean
eros dezakezue.

hurrengoa

spy

Kale artista ezagun honek ez gaitu inoiz aspertzen. Bere lanak aniztasuna eta garapena erakusten du urteak pasa ahala. Muntaia ikusgarrietatik, ekintza sotil eta iradokitzaileenetara. Bere webgunea bisitatzea beti da plazerra.

hurrengoa

punto de vista festival

Aurten Punto de Vista jaialdiak mintegia antolatu du Otsailaren 19tik 22ra Ignacio Agüero eta Pema Tseden zuzendarien lanak lehenengo aldiz ikusiko dira inguruotan. Horrezaz gain X proiektuaren emaitzak eta beste hainbat emanaldi.

hurrengoa

katu hegoduna

Yurre Ugarte eta Joseba Larratxek sarean zintzilikatu dute Katu hegoduna komikia. Izugarri gustatu zaigu formatua. Nobela grafikoa izan beharrean komiki-ipuin gisa definituko genuke. 22 orrialdetan zehar, Sutsu katua eta bere inguruko jendearen istorioaz gozatuko dugu. 4,99 euroren truke eros daiteke sarean. Txalogarriak gisa honetako berrikuntzak.