hurrengoa
pallozzi stadium ateak    L´Aquila probintzian dagoen Sulmona hiriko Francesco Pallozzi estadioko ateak irekitzen dituzten bakoitzean, edertasunari isten dizkiote era berean. Hori pentsatu genuen ate hauek ikusi genituenean. Pallozzi Stadium-a txikia da. Gure herri handi edo hiri txikietan izaten diren kirol estadioen neurrikoa. Sulmonakoak, ordea, ez du amore eman beren zigilu pertsonala jarri nahi duten arkitektoen aurrean. Bere nortasuna eta xarma mantentzen du. Eta nortasun eta xarma horren zatirik handiena bere ateek ematen diote.

Ikerketa handirik ez genuen behar izan ate hauen historiaren berri izateko. 1930eko hamarkadan egin ziren, kirolariak aberriaren izar bihurtzen hasi ziren garaian, hain zuzen ere. Italiako erregimen faxistak aldarrikatu zuen, arteak, ¨edertasunaren udaberri amaigabea¨ behar zuela izan, eta ate hauek horren adibide paregabea direla esango genuke. Ulderico Conti eskultoreak burnia tolestuz eta zizelatuz eginiko ate eder hauek frogatzen dute edozein ideologia edo pentsamenduren gainetik dagoela ¨edertasunaren udaberri amaigabea¨.