laburrak in brief
hurrengoa

makrame egunkariak

Paperezko prentsaren desagertzeaz behin eta berriro hitz egiten dugun garaiotan, Myriam Dion artistak albisteak literalki josi, ehundu eta korapilatu egiten ditu bere azken sorkuntzan. Makrame egunkari hauek ez dute prentsaren egoera salbatuko, baina prentsa zein ederra eta inspiratzailea izan daitekeen erakusten digu.

hurrengoa

nontzefilmak

Iritsi da kamarak ¨zorrozten¨ hasteko ordua. Nontzefilmakek, sarean ospatzen den laburmetraia jaialdiak, egin du aurtengo deialdia. Berrikuntzak ere badaude, beraz, bisita ezazu webgunea, eta bertan azalduko dizute, txukun-txukun, zer egin behar duzun zure filma igortzeko.

hurrengoa

gaua

Mikel Azpiroz musikari donostiarra sekula geldirik geratzen ez den horietakoa da. Elcano Browning Cream bere taldearekin ez bada, beti dabil hainbat proiektutan sartuta. Iaz, bakarka, pianoa lagun, Gaua lana kaleratu zuen. Han jasotakoak, zuzenean eskainiko ditu martxoaren 29an Victoria Eugeniako Klub aretoan.

hurrengoa

iltzaturik

Entomologoek intsektuak harrapatu, lehortu, eta koadroetan iltzatu egiten dituzte orratzen bitartez. Michael Mapes artistak teknika bera (eta pazientzia ugari) erabiltzen du bere koadroak
osatzeko. Emaitza ikusgarria da.

hurrengoa

pop pilulak / nuntxaku gaua

Bermeoko Kapillan antolatu du Pop Pilulak fanzineak aldakak hausteko moduko festibaltxoa. Jupiter Jon eta Bakelite taldeek joko dute, eta, segidan, boogaloo, soul, funk, rock and roll eta bestelako erritmoekin dantzatzeko aukera izango da, parranda mareak gainezka egin arte. Otsailaren 22an.

hurrengoa

katakrak

Iruñeko Katakrak liburudenda-kafetegi-espazio soziala abian da. Hasi dira nabaritzen lurrikararen efektuak. Aurkezpenak, hitzaldiak, bilerak, erakusketak… Hiriek, gizarteek eta kulturek, tarteka, katakrak egin behar dutelako, Katakraken berri maiz emango dugula iruditzen zaigu.

hurrengoa

les improttoks

Les Improttoks-ek formatu berri bat proposatzen dute Miarritzek o L’Atabalen antotuko diren saioetarako: inprobisazio kabareta. Ikusleek gaiak proposatu, eta antzezleek, bat-batean, antzerki inprobisazioari ekin behar diote. Ustegabeko egoerak eta istorioak zuzenean sortzen ikustea esperientzia errepikaezin bihurtzen dute Les Improttoks-ek emanaldi bakoitza. Otsailaren 21ean izango da hurrengoa.

hurrengoa

modeloak

Pintoreek modeloak erabiltzen zituzten beren margoak osatzeko. Egun, argazkilari guztiek softwareak erabiltzen dituzte beren lanerako. Flora Borsi argazkilariak hainbat pin tura hartu ditu, eta horietan margotuta ageri diren modeloen irudi fotografikoa nolakoa izango litzatekeen irudikatu du. Nolakoak lirateke modelo abstraktoak, gizaki errealak balira? Hementxe erantzuna.


hurrengoa

giza eskubideen zinemaldia

Apirilaren 4 tik 11ra ospatuko da aurten Giza Eskubideen Zinemaldia. Urtero lez, lan zaila izango dute aukeratzaileek jasotako ehunka filmetik bakar batzuk aukeratzeko eta programa osatzeko. Filmez gain, mintegiak, erakusketak eta emanaldi bereziak
izango dira.

hurrengoa

mapa erretratuak

The balde jarraitzen duzuenok jakingo duzue, honez
gero, zein gustuko ditugun mapak. Zenbaki bat eskaini genien mapei (The balde 47. zenb.), eta behin eta berriro itzultzen gara mapa kontzeptura. Gustatu zaigun azken mapa edukia Ed Fairburn artistaren erretratuak izan dira. Aurpegi horietan galduko ginateke zalantzarik gabe!

hurrengoa

denbora kapsula

Parisen ireki berri dituzte 70 urtetik gora itxita izan den etxebizitza baten ateak. Pisua Marthe de Florian aktorearena izan zen, eta, urte guzti hauetan, haren ondorengoek etxearen gastuak ordainduz joan dira hark utzitako diruarekin. II. Mundu Gerran alde egin zuen, nazien inbasiotik ihesi, eta ez zen inoiz itzuli. Denbora kapsula honetan objektu ugari azaldu da; horien artean, Marthe de Florianek gordeak zituen bere maitalearen eskutitzak.

hurrengoa

blackbook sessions

Hip hop kulturaren maitaleentzat jardunaldiak eta mintegiak antolatzen hasi ziren iaz Zawp-en. Proiektuak aurrera darrai, eta gero eta jende gehiago hurbiltzen da antolatzen dituzten emanaldietara. Edonor hurbil daiteke eta parte hartu antolatzen diren musika, arte eta idazketa sesioetan. Giro ederra topatuko duzu otsaila eta maiatza bitartean ospatuko diren topaketetan.