hurrengoa
Giro D'Eritrea    Futbola da Afrikako kirol erregea. Baina herrialde urrun eta ezezagun batean ziklismoarekin tematuriko nazio bat existitzen da.
Afrikako adarrean kokatua badago ere, Eritrea "uharte" bat da. Bertara hurbiltzen diren turista urriek depresioak jota dagoen hiriburu bat topatuko dute, Asmara, eta makilaz gobernaturiko herrialde bat. Gainera Etiopiar bizilagunekin aspaldidanik duten ezinikusia borroka armatu ezberdinak sortzen ditu tarteka. Baina ingurune hau bisitatzen duenak beste zerbaitetaz jabetzen da berehala. Toki guztietan bizikletan dabilen jendea ikusiko du; trajez jantzita eta hiriko kaleetan zehar euren bizikleta zaharrak motel mugitzen dituzten gizon edadetuak batetik eta "Snow lion" markako mendi bizikleta merkeak gidatzen dituzten gaztetxoak bestetik. Bizikleten kontu hau ez litzateke bitxiegia, bizikleta lasterketekin duten obsesioaz hitz egingo ez bagenu. Afrikako zein beste herrialdetan ikus daiteke telebistan zuzenean Frantziako Tour-a edo Italiako Giroa? Asmaran, 800 txirrindularik baino gehiagok hartzen du parte lehiaketetan. Astebururo, hiriburuan antolatzen diren lasterketetara milaka pertsona inguratzen da -eta sarrera ordaintzen du!- lasterketak ikusi eta euren talde kuttuna txalotzera. Eritrean, txirrindulariak dira kirol izar nagusiak.
Katedral katoliko eta kaputxino kafearekiko duten zaletasunarekin geratzen den moduan, ziklismoari dioten maitasuna Italiarrek utzi zieten euren garai kolonialean. Lehendabiziko Eritreako Giroa 1946an ospatu zen eta eritrear jatorriko txirrindulariei ez zieten parte hartzen utzi. 2001. urtean, independentzia lortu eta 8 urteetara (Etiopiatik banatu ziren), 10 egun eta 1200 kilometro inguruko lasterketa antolatu zuten eta egun herrialdeko kirol gertakizunik handiena da. Iaz, 97 parte hartzaileetatik, guztiak ziren Eritreako semeak bat ez ezik. Poliziak irekitzen dituen bideetan txirrindulariek herri ezberdinetako bizilagun eta soldaduen Forza! eta Bravo! oihuak entzuten dituzte. Nazioarteko txirrindulari profesionala izateko meharra eta muskulu gogorreko hankak behar dituzu. Eritrearrek ez dute apenas muskulurik, eta ez dute nazioartean lehiatuko den izarrik, baina ziurrenik ez da munduan txirrindularitza Eritrean bezain beste maite den herrialderik.

Palmaresa.
2001 Habte Weldesimon
2002 Michael Tekle
2003 Habte Weldesimon
2004 Habte Weldesimon
2005 Michael Teku
2006 Michael Misgane
2007 Merhawi Ghebrehiwot
2008 Merhawi Ghebrehiwot