hurrengoa
thebaldian: lutz long    Carl Ludwig Lutz Long 1913. urteko apirilaren 27an jaio zen Leipzigen.

1936ko Berlingo joko olinpikoetan luzera jauzian zilarrezko domina irabazi zuen. Urrezkoa Jesse Owensek irabazi zuen, Lutz Longi esker.

Atleta ariar batek irabazteko saiakeran, epaileek Owens beltzaren lehen bi saltoak baliogabetu zituzten.

Long, Owenengana h urbildu eta kiroltasunez, jauzia zentimetro batzuk lehenago has zezan esan zion.

Owensek hala egin eta azken jauzi horri esker eskuratu zuen urrezko domina.

Lutz Longek , erregimenari desafio eginez, txapelduna zoriontzen lehena izateaz gain, harekin posatu zuen argazkilarien aurrean. Olinpiaden ostean elkarri idazten hasi ziren.

2. Guda mundialean, naziek elitezko kirolariak frontera bidaltzen ez zituzten arren, Siziliako frontera bidali zuten Lutwaffeko pilotu zen Long.

1943. urteko uztailaren 13an bere hegazkina bota eta Siziliako San Pietro Clarenzan britaniarrek jarritako kanpaina ospitale batean hil zen guda zaurien eraginez.

Guda amaituta Owens Alemaniara joan zen Longen familia ezagutzera: ¨Irabazi nituen domina guztiek ez du te ezer balio izan genuen adiskidetasunaren alboan¨ esan zuen.