sodalicius SODAlicius
irudia
Elkar ezagutu genuenetik, 2007. urtean, elkarrekin zerbait egingo genuela jakin genuen. Sentitu genezake. Gauza berdinak gustatzen zaizkigu, musika, sinpletasuna, arte grafikoak eta jakina...birziklatzea. Gure scrapbook estiloa sinplea da. Aldizkari zaharrak eta egunkariak erabiltzea gustatzen zaigu eta gure lanaren bidez bigarren aukera bat ematen diegu. Arte gordina gustatzen zaigu. Halako batean, inspirazio iturri eta gure lana bilduko zuen marka bat sortzea pentsatu genuen. Horrela sortu zen SODAlicius.

Oporretan edo eta ikastaroetan gurekin bidaiatuko zuen arte eguneroko bat sortu nahi genuen. Bidaietan bildutako notatxo eta oroigarri guztiak onartuko zituen arte egunerokoa. Polonian lehen marka izan ginen mota honetako lana egiten. Gure
emozioak erakusteko modu benetan egokia dela ikusi genuen. Lanak originalak eta bakanak izatea nahi dugu eta gure denbora guztia eskaintzen diogu bihotzetik ateratzen zaigun lan honi.


sodalicious.pl