pietro sedda-ren erretattooak
irudia
  • 1
  • 2
Betirako ¨arrastoa¨ uzten duen esperientzia izanik, eta artista eta bezeroaren arteko loturak betirako irauten duelako, tatuajearena da, ziurrenik, mistikarik handiena duen eskulangintza. Pietro Sedda tatuatzaile italiarrak oinarri tradizionaleko tatuajeak egiten ditu, bere estilo propioaren ukituarekin betiere. Haren lan oparotik erretratuak aukeratu ditugu. Hodeiek gugan sortzen duten lilura bera lortzen du Seddak horratzez eta tintaz azal-mihisetan orbana uzten duenean. Animalien irudiei (txoriak, batez ere) eta iraganetik ekarrita diruditen aurpegiei esker, ukiezinak diren sentsazioak tatuaje bihurtzen ditu. Errealismoaren eta surrealismoaren arteko mugak lanbrotzen dituzte Pietro Sedda maisu tatuatzailearen lanek; begirada bakoitzean, gauza berriak ikusten dizkiegu.

pietrosedda.com