txan-pop
irudia
Pop pertsonaiez inguratuta gaude. Edonon, une oro, zinemaren, musikaren, komikiaren edo entretenimenduaren industriak sortutako ikonoek gure errealitatetik ihes egiteko eta fantasia (edo autoengainu) mundu batean bizitzeko aukera eskaintzen digute. Andre Levyk ikonografia asmatu hori guztia baliatu du, hain zuzen ere, mundu erreala eta materiala borrokatzeko. Ilustrazio txikiak eginez, txanponetako errege eta presidenteen aurpegiak eraldatzen ditu; istorio eta bizitza berri bat ematen die berez narratiba zehatza eta aldaezina duten txanponei. Heroia eta nemesia txanpon beraren bi aurpegiak izaten dira
askotan…