la petatera: arkitektura iragankorra
irudia
1857tik hona, otsaila iristen den bakoitzean, Mexikoko Villa de Alvarez herrian 5.000 m2ko zezen plaza eraikitzen dute. San Felipe de Jesusi eskainitako festek irauten duten sei asteetan, zezen plaza berezi hau da eskualdeko epizentroa.

¨La Petatera¨ izenez da ezaguna, petate palmondotik ateratzen dituzten zuntzekin ehundutako alfonbraz estaltzen dutelako zezen plaza osoa. Zezen plaza honen eraikuntza aitzinetik han bizi diren indigenen eraikuntza-sistemetan dago oinarritua. Egurra, sokak eta petateak dira eraikuntza iragankor honen osagaiak. Egun, iltze batzuk ere erabiltzen dira, baina ez dira ezinbestekoak. Desiderio Contreras, egungo eraikuntza-arduradunak azaltzen duenez: Erdiguneko biribila marraztuaz hasten da eraikuntza. Biribilak 60 bat metroko diametroa du. Haren inguruan harmailak eraikitzen dira; 70 sekzio guztira. Sekzio bakoitzak 2,5 metroko zabalera, 3,5 metroko altuera eta 9 metroko luzera du. Horietako bakoitzean, 70-80 pertsona sartzen dira, beraz, atera kontuak. Plaza betetzen denean 5.000 pertsona inguru sartzen dira, ordaindu
gabe sartzen eta harmailen azpian ezkutatzen direnak zenbatu gabe....


Hilabete eta erdiz ematen zaion erabileraren ostean, egun bakar batean desmuntatzen dute.