hurrengoa
the baldians 12-Josephine Baker    Freda Josephine McDonald St Louis, Missouri-n jaio zen 1906ko ekainaren 3an. Carrie McDonald zen bere ama eta ez zuen sekula jakin aita nor zuen.

Baker-ek 12 urterekin utzi zuen eskola eta kale artista eta dantzari gisa hasi zen lanean.

1925. urtean Théatre des Champs-Élysées teatroa ireki zuen Parisen eta berehalako arrakasta lortu zuen bananaz eginiko soineko batekin soilik jantzita egiten zituen dantza erotiko eta basatiengatik.

Askotan "Chiquita" izeneko gepardo batekin ateratzen zen eskenatokira. Gepardoak ihes egiten zuen orkestra zegoen gunera eta musikariak ihesean ateratzen ziren. Ikusleak "Chiquita"-k noiz ihes egingo zuen arretaz itxaroten zuten.

Pelikula batetan azaldu zen lehendabiziko emakume beltza izan zen.

6 aldiz ezkondu zen, horietako batzuk ez ziren guztiz legalak izan. "Ostadar tribua" gisa izendatzen zituen adoptaturiko arraza ezberdineko 12 umezurtzak.

Bigarren mundu gerra amaitu zenean Guda Gurutzea eta Ohore Legio dominak jaso zituen Charles de Gaulle jeneralaren eskutik erresistentziaren alde egindako ezkutuko lanarengatik.

Nazionalitate frantsesa lortu zuen. AEB-tan egiten zituen emanaldietan uko egin zion beti arrazarengatik banandutako ikusleen aurrean dantzatzeari.

Monakon hil zen 1975. urteko apirilaren 12an.