krisalida
irudia
  • 1
  • 2
Ez. Hau ez da Christo artistaren etxe berria. Peter Steinhauer argazkilariaren urteetako lana da. Steinhauerrek urteak daramatza Hong Kong-eko eraikinei erreparatzen. Entomologoak tximeleta aztertzen duen moduan aztertzen ditu argazkilariak hiriko eraikinak. Eraikinari ordua iristen zaionean, bertatik hiriko kale estuetara ezer erori ez dadin, inguratzen duen banbu aldamio malgu bezain sendoak telaz babesten dituzte, krisalida bat balitz bezala. Eraikina ez da krisalidatik libratuko transformazioa guztiz amaitzen den arte.