hurrengoa
itsas estrukturak -palafitoa-    Quemchiko apaiza, nire amaren laguna, Salgariren liburu bat oparitu zidan. Ez zidan inongo zirrararik eragin. Bizi ginen palafitoko leihotik egunero ikusten nuena, yagan eta chiloten arteko borrokaldiak, lurrikarak ekarritako hondar olatuak, ekaitzak,... Salgariren abenturak baino askoz hobeak ziren.

Francisco Coloane
Francisco Coloane idazle txiletarrak ongi definitzen duen moduan, palafito batean bizitzea abentura nobela batean bizitzearen modukoa da. Coloane, Txileko literaturako klasikoa den El último grumete de la Baquedano liburuaren egilea, Chiloé irlako Quemchi herrian jaio zen, palafito batean, itsasotik gertuago lurretik baino. Aita bale arrantzalea zuen eta harekin egin zituen bere lehen itsas bidaiak. Urte mordoa eman zuen Txileko hegoaldeko itsasoetan lanean.

Coloaneren moduan, badira egun, mundu osoko ur azalera ezberdinetan, palafitoetan jaio, bizi eta hil egiten direnak. Palafito hitza, Pompeyan deskubritu zituzten ur azalera gainean eraikitako etxeen izendapenagatikdator (Palafitta). Manglareen arkitektura begetalean oinarrituta, etxea, uretan jarritako pilareen gainean eraikitzen duen herri eta kultura ugari dago. Itsaso parean etxe bat izatea, oso luxu berria da. Duela oso gutxira arte, itsas aurreko edo ur gaineko etxeak, arrantzale, migratzaile, preso edo baztertuen bizileku izaten ziren. Palafito batean jaio eta bizi denak, olatuek kulunkatuta eta itsasoaren doinuarekin lokartzen da gauero. Eta horrek, nahi ta nahi ez, amets ezberdinak eragiten ditu.