audioa arkaitz villar
hurrengoa

De Pedro

De Pedro·Emi 2008

La Vaca Azul edo 3.000 hombres bezalako taldeetako sortzaile dugu Jairo Zavala. Bakarrik dator orain eta bere bakardade horretan bidean aurkitutako pasadizoak abesten dizkigu. Mexikon grabatu duen diskoan Amparo Sanchez edo Joey Burns (Calexico) bezalakoek kolaboratu dute eta doinu desertiko, bakarti eta malenkonikoak bildu dituzte. Mugako abestiak dira hauek, soinu bero eta tempo geldoan datozenak.

hurrengoa

Jamie Lidell

Jim·Warp 2008

Jamie Lidellek “Multiply” diskoan hasitako norabidearekin jarraitu du “Jim” disko berrian. Oraingoan ordea elektronika alde batera utzi eta soulean oinarritu da. Bilakaera honetan bere ahotsa asko landu du musikari britaniarrak eta beste hamarkada batetara garamatza erregistro horrekin. Doinu organikoak nagusi diren honetan “Another day” edo “Hurrycane” bezalakoekin gelditu gara gu: Gaye, Redding, Charles... berpiztu eta soula berpiztu du Lidellek.

hurrengoa

Kerobia

Materia organikoa eta gainerakoak·Autoekoizpena / Gor 2008

Ausarta da talde iruñearra. Erronka handiak gustoko dituen horietakoa. Honela, proiektu berria hiru zatitan banatu dute. Lehen emaitza orain argitaratu badute beste biak 2009an kaleratuko dituzte. Bere eboluzioan eraginak alde batetara uzten ikasi du taldeak. ”Asteroideen antzokian” eta “Mezu bat zuretzako” bezalako kantuetan argi erakusten dute soinu propioa eraiki dutela eta proposatzen duten unibertsoa horren sakona izatea oso gustuko dugu.

hurrengoa

Vampire Weekend

Vampire Weekend·XL Recordings 2008

Punk eta New Wave-a nahasten duen Brooklyngo taldea. Dagoeneko entzungo zenituen eta bestela entzun beharrean zaude. Ez da nobedade bat baina urteko diskoa izango denez, hemen erakutsi eta gomendatzea pentsatu dugu. Talking Heads bezalako taldeen eragina alde batera utzi gabe, aspaldian eskuratu dugun disko freskoena da hau. Proposamen alai, zuzen eta energikoa. Etorkizuna duen taldea.

hurrengoa

Zein?

Ahari Talka·Noiz Pop 2008

Haiei buruz inork ezer gutxi bazekien ere, azken hilabeteetako albiste izan da Zein?-en itzulera. Hamarkada hasierako gure talde gustukoenetarikoa izan bazen, horretan jarraitzen dute disko berriarekin. Power pop eta rockaren nahasketa proposatzen digute oraingoan, ohiko letra sendoek lagunduta eta ez hori bakarrik, aurreko diskoetako maila mantentzen jakin baitute. Bada eszenarik gurean eta horrelako taldeak martxan dirauten bitartean itsasoak badu esperantzarik.

hurrengoa

Ladytron

Velocifero·Nettwerk 2008

Aldizkari batean hilabeteko disko txarrena izendatu zuten hau. Horrekin konturatu nintzen tendentzi aldizkariek ez dakitela zer egin guay izateko. Ni ordea oso guay naizenez lan honen alde egin dut. Liverpooleko taldeak argitaratu duen disko hoberena ez bada ere “Velocifero”-k asko du esateko. Batez ere taldeak beti erakutsi duen arima ilun hori indartu dutelako. Kantu errezetatik ihes egin eta “Black Cat” edo “Runaway” bezalakoek erakusten dute taldeak konposaketarako duen maila.