kartografia europarrak
irudia
Europaren historia, guda ezberdinen historia da. Mugak eta mapak behin eta berriro aldatu arazi dituzten gatazkek sortu dute gaur egun ezagutzen dugun Europa. Eta gaur ezagutzen dugun Europa, ziur izan, ez dela izango bihar ezagutuko dutena. Hori da bere patua, kartografo eta mapa egileen zorionerako.

XX. mendeko haserako Europa, bolborategi bat zen. Berehala eztanda egin zuena. Garai hartan modan jarri ziren mapa umoretsuak. Herrialde bakoitzari izaera bat ematen zitzaion, eta jakina, oso ezberdina izan zitekeen nortasun hori harreman geo-politikoaren arabera. Europa asko aldatu den arren apenas aldatu da.