paperpapers
hurrengoa

ur: euriaren liburua

juan kruz igerabide, oihane igerabide, elena odriozola.

Liburu formatua du baina berez artelan bat dela esango genuke. Poesiaz, kolorez eta paper ikusiezinez betetako argitalpen itzela. Batez ere euriz gainezka egiten duelako. Liburua biltzen duen kaxa ireki eta euri klase ugari topatuko dugu: letrek deskribatuko digutena batetik eta marrazkietan ikusiko ditugun klase eta koloretako euri ezberdinak bestetik. Opari bat liburu-objektu
eta euri maitale guztientzat.

hurrengoa

tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak

josu martinez

Ihesaldirik ez litzateke existituko kartzelik ez balego. Eta kartzelik ez litzateke beharko ihesaldirako grina eta beharra gure geneetan txertaturik izango ez bagenu. Josu Martinezen liburuak euskal gatazkari lotutako 10 ihesaldiren berri ematen digu. Ez da egunkarietako orrialdeetan soilik azaldutako kronikekin konformatzen eta ihesaldi bakoitzaren mapa osoa eskaintzen digu. Ihesaldien geografiak eta protagonistak zein anitzak eta zein ezberdinak diren erakusten duen liburu entretenigarri eta irakur erraza da Martinezena. Ihes betea zilegi
balitz...

hurrengoa

50

patxi zubizarreta mintxo cemillan, joserra senperena

Joan berezia argitaratu zenetik, dirudienez, liburu-disko-ilustrazio sormenari ekin dio Patxi Zubizarretak. Oraingo honetan ere Joserra Senperenaren musikaz lagunduta. Aurrekoan Thomas Canet argazkilariaren lanak irudikatzen bazuen liburua, oraingoan Mintxo arabarraren ilustrazioek betetzen dute hutsune hori. Ez dakigu zein puntura arte diren errentagarriak ekonomikoki liburu hauek, baina irakurle eta entzule gisa behintzat, proposamen hauen aurrean, sortzaile eta argitaratzaileei eskerrak eman eta errenditu ez daitezen eskatzea dagokigu.

hurrengoa

estacion espacial deseo

ralf könig

Ralf König-ek bere azken lanean, gure bikoterik kuttunena diren Konrad eta Paulen
abentura berri bat eskaintzen digu. Oraingo honetan, etorkizunera, 2021. urtera
daramatza bere arkatzetik sortzen diren sudur handiak. Zientzi fikziozko istorio
honetan, komikia eta espazio ontziko diarioen nahasketari esker, grabitaterik gabe ere sexu desioak bizirik irauten duela deskubrituko dugu. Eta bide batez etorkizunean ere bikote harremanei eustea zein zaila suertatuko den. Königek arinkeria, haunsarketa eta sakontasuneko karga dun emozioak eskaini ditzake, baina beti ere umorez eta dibertitzeko helburuaz. Komiki garaikidean ezaugarri eta estilo propioa izatea lortu duen maisua da König.