hildakoen istorio biziak
irudia
Formolean gordetako tatuaje hauek, Warsawko morgeko langile baten bilduma pribatua dira. XX. mendearen lehen erdian bildutako ¨altxorrak¨. Inork erreklamatzen ez zituen presondegietako eta kalean hildako pertsonen gorputzetan topatzen zituen tatuajeak ezkutuan ebatsi eta gorde egiten zituen. Arrazoi horregatik, ez dago ez izenik, ez data zehatzik. Langileak, bere testamentuan, bildumaren berri eman eta Warsawko institutu forenseari laga zizkion gorputz anonimotan idatzitako istorio hauek.