hurrengoa
iltze etxeak    2023. urtean, Txinako populazioaren % 70 hirietan biziko da. Ez da erronka txikia. Datozen urteetan aurre egin beharreko arazoen artean, hirien hazkundearena dago; urbanismoa eta etxebizitza berriak egiteko premia larria. Hiriek, lursail berriak behar izaten dituzte beren zabalkunderako. Normalki, konpainia handiek eta gobernuek ez dute arazo handirik izaten lursail berri horiek beren jabeei erosteko edo modu batera edo bestera kentzeko. Badira, ordea, erresistentzia guneak: beren lur edo etxebizitzengandik indemnizazioak eta tratuak onartzen ez dituzten gizasemeak.

Erresistentzia oasi horiei Dingzi hù izena ematen zaie. Iltze etxeak. Iltze etxeak 2007an egin ziren ezagun, Chongquing hirian (Txinako hego mendebaldean dagoen 29 milioi biztanleko megalopolia), Wu Ping eta Yang Wu bikoteak hiru urtez borrokatu zuenean bere etxebizitza salbatzearren. Beren etxea bota zutenean merkatu gune bat egiteko, Ping eta Wuk hiru urtez eutsi zioten etxeak utzitako zuloan, 18 metroko sakoneran; harik eta komeni zitzaien akordio batera iritsi
ziren arte.

Eraikuntzetan agerian geratzen diren iltze arriskutsu horiei zor diete beren izena iltze etxeek. Iltze etxe guztien jabeek ez dute Ping eta Wuk izan zuten amaiera baketsua izan. Txinako gobernuak (munduko beste gobernu guztiak bezalaxe) mota guztietako armak erabili baititu bizilagun kementsuen aurka egiteko. Bizirik darrai, hala ere, iltze etxeen erresistentziaren eta duintasunaren adibideak.