hurrengoa
thebaldian: jeanne baret    Jeanne Baret 1740an jaio zen Frantziako La Comelle herrian. Beste hainbat gauzen artean, munduari bira eman zion lehendabiziko emakumea izan zen.

1766an, gizonez mozorrotuta, Louis Antoine Bougainvilleren espedizioan abiatu zen, Philibert Commerson botanikoaren
laguntzaile gisa.

Bi urte beranduago, emakumea zela deskubritu zuten, eta Maurizio irlan utzi zuten Commersonekin batera. Commerson hil egin zen 1773an, eta han geratu zen Jeanne, bakarrik.

Port Louisen kabaret bat ireki zuen. Bertan ezagutu zuen ofizial frantses batekin ezkondu zen. Bikotea Frantziara itzuli zenean bihurtu zen Baret munduari bira eman zion lehendabiziko emakumea.

Munduan zehar bidaiatzen jarraitu zuen, eta 6.000 landare espezie bildu zuen. Commersonekin eginiko bildumarekin batera, Baretek 10.000 espezietik gora sailkatu zituen; horietatik 3.000 berriak.

Baina historia idazten dutenek ahazturara kondenatu zuten, 2010ean Glynis Ridley idazleak The discovering of Jeanne Baret idatzi zuen arte.

Commersonek haren izena jarri zion landare bati, Baretia bonnafidia, baina garaiko akademikoek Turraea heterophylla izenagatik aldatu egin zuten. Eric Tepe biologoak, omenaldi gisa, berriki deskubritutako espezie bati Solanum baretiae jarri dio.