audio
hurrengoa

Flashlight

Bonobo

Bidaiatzeko paisaia soinu argitsuak osatzen dituen musikari aparta da Simon Green. Musika elektronikoaren eszenan ezinbesteko erreferentzia bilakatu da azken urteetan eta “Flashlight” Epan house eta hip hop estiloak nahastu ditu, besteak beste. Horretarako baxuaren doinuak sintetizadoreen erritmoekin batu eta giro paregabeak osatu ditu.

hurrengoa

Panda Bear meets the Grim Reaper

Panda Bear

Animal Collective taldeko Noah Lennoxek bere bakarkako ibilbideak duen pisua erakusten du argitaratzen duen lan bakoitzean. Kolorez eta burbuilaz betetako doinuak osatzen ditu ibilbide horretan, ahotsak protagonismo berezia duelarik. “Mr Noah” eta ”Boys Latin” zaratatsuak dira diskoa entzutean gehien erakarri gaituzten doinuak. Lennoxen trebetasuna erakusten dituzten kantuak hain zuzene ere.

hurrengoa

Classics

She & Him

Zooey Deschanel eta M. Ward-en disko berria “A very She & Him Christmas” diskoaren ildo beretik osatu dute eta besteak beste 60ko hamarkadako kantu klasikoen bertsio dotoreak gauzatu dituzte. “Crooner” formatua hartu eta jazz doinuetara eraman dituzte “Stay Awhile” edo “Time after Time” bezalako abestiak eta bertsio bikainak proposatzen dizkigute. M. Ward puto amoa dela erakusten duen beste lan bat.

hurrengoa

Live at Flamingo Hotel

Dr Dog

1999an Filadeldian sortutako taldearen lehendabiziko zuzeneko diskoa da hau. Zazpi diskoetako ibilbidea hemeretzi abestitan laburbildu dute, besteak beste Architecture in Helsinki taldearen bertsio bat ere sartuaz. Rock, pop eta americana doinuen nahasketa bikaina aurkitzen da hemen, taldearen zaletuei eta ezagutzen ez dutenei zuzenduta daudenak. Asko txundituko dira banda honek zuzenean duen energiarekin.

hurrengoa

The Third

Kitty, Daisy & Lewis

Lau urteko isilunearen ostean heldutasun musikala iritsi zaiela erakutsi du Kitty, Daisy & Lewis hirukoteak. Lehendabiziko diskoko erritmo rockabilly disdiratsuak albo batera utzi eta pop giroetara zuzendu dute bere hirugarren diskoa. Horren erakusle garbia da “No action” izeneko abestia. Egun pop eszenan erabiltzen den copy paste joera gainditzen duten instrumentu klasikoen xarma erabili dutelarik.

hurrengoa

Caravan

Manett

Manett bilbotarrek bere bigarren estudioko diskoa aurkeztu zuten 2014aren ondarrean. Gainetik kendu ezin ditzakezun “Following” edo “Harmless” bezalako kantu mingarrien alboan melodia bikain eta alaiak erakusten dituzten “Line” bezalako abestiak bildu dituzte. Autore pop eta folk doinuak dituen disko bikaina da hau, “Oldham” abestian bere handitasuna lortzen duena.