• 1
  • 2
hurrengoa
wikietxea: eraikuntza libreak    2011. urtean Alastair Parvin eta Nick Lerodiaconou arkitektoek, kodigo irekien filosofia arkitektura mundura gerturatzea erabaki zuten. Teknologia digitalen garapenak, eta batez ere hardware libreaz baliatuta, arkitektura demokratizatzeko eta munduko edozein bazterretan edonork bere etxea eraikitzeko aukera zabaltzea izan zuten helburu.

Wikietxearen diseinua, jasangarritasun printzipioak betetzeaz gain, material merke eta eskuragarriekin egiteko dago pentsatua. Helburua, eraikuntza fidagarri eta ziurra egin ahal izatea. Era berean, lizentzia irekikoa izanik, edonork berrikuntzak, moldaketak eta hobekuntzak gehitzeko ahalmen etengabea dago. Eraikuntza ezaguerarik gabe ere, eta webgunean azaltzen zaizkigun pausoak jarraituaz, edonork, kide gutxi batzuen laguntzarekin, etxe bat eraiki dezake. Beharrezkoa den informazio guztia (diseinua, piezen maketak, planoak,...) edonork deskargatu ditzake. Wikihouse, mundu osoan zabaltzen joan da arkitekto, urbanista eta autoeraikuntza zaleen lanari esker. Bitartean, guztiok ordaindu dugun Guggenheim museoak bere irudia zabaltzeko eskubideak eta baimenak eskatzen jarraitzen duela jabetzen garen bakoitzean, bai, “euskal hiri modernoaz” deskojonatu egiten gara.

wikihouse.cc