hurrengoa
thebaldian: alexander dumas    Thomas Alexandre Davy de la Pailleterie (Haiti, 1792, Frantzia, 1806) izenaz jaio zen, baina aita markesaren abizena baztertu, eta ama esklabuarena hartu zuen:Dumas.

Hala, bere semeak nola bilobek izen bera izan zuten, Alexandre Dumas idazle ospetsuak izan ziren.

Aitak Frantziara eraman zuen Thomas Alexandre semea, eta noble bati zegokion hezkuntza eman zion.

1786an, aitarekin haserretu, eta armadan eman zuen izena, “herensuge” mailarekin, (soldadu arrunta). Belgikan, Vendéen, Alpeetan, Italian eta Egipton borrokatu zuen, eta Frantziako Armadako lehen jeneral beltza izatea lortu zuen.

Iraultzaile zintzoa, “Gizatasun Gizona” deitu zioten, zibilen alde eta soldaduak estu hartzen egindako lanagatik.

Egiptotik bueltan atxilotu egin zuten, eta ez zuen Napoleonen laguntzarik izan. Are okerrago, esklabutza berreskuratzean, jeneral beltz ospetsu hura oztopoa zen.

D’Artagnanen hiruen aurkak o buruz-burukoak edo Montekristoren kondearen malurak, aitaren bizipenetan oinarritu zituen seme idazleak.

Frantziak oraindik zor dio “Ohorezko Legioa”; 1906an, haren heriotzaren ehungarren urteurretean, estatua bat jarri zuten Parisen haren omenez, baina naziek sutsitu egin zuten.

Villers-Cotterêts-eko Le Penzaleek alkatetza lortu zutenean, esklabutzaren memoria ez ospatzea erabaki zuten. Hori izan da “Deabru Beltza”ri eginiko azken iraina.