laburrak in brief
hurrengoa

pop up altzariak

Liddy Scheffknecht artistak altzariak erabiltzen ditu bere lanen ardatz gisa. Bere azken sorkuntza bitxia iruditu zaigu. Hain modan dagoen pop-up kontzeptuari jarraiki, altzariak soilik ez, espazio eta altzariek betetzen duten gune osoa sortu du.

hurrengoa

itsasoa margotuak

Zelanda Berriko Zaria Forman artistak, itsasoa margotzen du. Berdin dio ozeano Indikoko uhertz epelak diren edo Israelgo itsaso hila den. Zaria Formanek, mugimendu etengabearen espazioa den itsasoa finkatu egiten du bere lanetan. Ozeano antartikoko koadroek aho bete hotz utzi gaituzte.

zariaforman.com

hurrengoa

13. giza eskubideen jaialdia

Apirilaren 17tik 24ra, Donostiako giza eskubideen zinemaldiaren edizio berri bat ospatuko da. Kartelak aurten historiari eta memoriari egiten dio men. Joko bikoitza eskaintzen du irudiak. Historia eta memoria, lur azpitik ateratzen ikusten ditugulako batzuetan, baina lur azpian ezkutatzeko ahalegin handiak besteetan.

hurrengoa

mikroskopiotik brodatura

Alicia Watkins-ek brodatu bitxiak egiten ditu. Loreak, paisaiak edo irudi ohikoagoak brodatu beharrean, mikroskopio batekin ikusten diren birus,
mikrobio eta gaixotasunak brodatzeari ekin dio. Eta guri izugarri gustatu zaigu ideia. Datozen gabonetan gaisotasun piloa oparitzeko asmoa dugu...
brodaturik, lasai.

hurrengoa

intzentsu puntuak

Intzentxu makiltxoak erabiliaz eta banaka banaka arroz paperean erredura puntuak eginaz, Jihyun Park artista korearrak paisaia iradokitzaileak sortzen ditu. Bere lanek sortzen dituzten argi eta itzal jokoak ederrak iruditu zaizkigu. Nonbait zigarroak zerbait erretzen duzuenean, Jihyun Parken lanaz hitz egiteko aitzaki polita eman dizuegu. Ez da ezer.

hurrengoa

erle argizari mapak

Ez da thebalden erleek eginiko artea erakusten dugun lehen aldia. Bai ordea, kartografia lanetan ikusten dituguna. Ren Ri artista txinatarrak, hamarkada bat darama erleak hazten. Lan honetarako, erregina toki zehatzetan jarri eta erle langileak haren inguruan lan egin dezaten bultzatzen ditu. Behin eta berriro. Botere ekonomikoek gurekin, gizakiokin, egiten duten gauza bera...

hurrengoa

airean paseatzen

Poloniako Zalewski arkitektura taldeak, Gliwice hirian, beren bulegoa duten eraikinean paseatzeko ibilbide berezi hau eraiki dute. Bulegoko balkoitik
zuzenean atera eta bueltatxo bat eman nahi zutela pentsatu eta ideia hura errealitate bihurtu dute. Ezer ez zegoen tokian Oz-ko ibilbidearen parekoa den
bide liluragarria eraiki dute.

hurrengoa

pabellon 6

Bilboko Pabellon 6 arte eszeniko taldeak, inurri lana eginaz, proposamen eta jarduera interesgarri ugari antolatu ditu azken urteotan. Gozatu ahal izan dugun azkenekoa, antzerki labur jardunaldia. Pabellon 6-en filosofia espazioa, egitasmoak edo eta programazioa ezagutzeko klikatu ondorengo webgunean.

Pabellon6.org

hurrengoa

paisaiaren murmurioa

Artista ezberdinek, arte disziplina ezberdinak erabiliaz, paisaiaren aurrean duten begirada anitza erakusten digu Koldo Mitxelena kulturunean paratu duten proposamenak. Locus amoenus, kontzeptuak, zeinak natura idiliko eta paradisiakoa aditzera ematen digun present dago erakusketan, baina Locus horrendus-ak, naturaren iluntasun eta misterioak ere, badu islarik .

http://kmk.gipuzkoakultura.eus

hurrengoa

usopop 6

Maiatzaren 30an eta Sara-Lizarrietan ospatuko da aurtengo Usopop jaialdia. Programa ederra lotzea lortu dute aurten ere. King Creosote, Wall of Death, Belako, H-Burns, Petti eta DJ set-ak. Gainera Etorkizuna egitasmoko partaideek sortutako “Leihotik” koreografiaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak. Egun aparta pasatzeko aukera aparta!

usopop.com

hurrengoa

le cinema inventé

Duela 120 zinema asmatu zuten Lumiere anaien ohorez erakusketa jarri dute Parisko Grand Palais-en. Esposizioa ez da objektu edo pelikulen erakusketa soila. Lumiere anaiek 1500 goratik pelikulatxo egin zuten (horietako gehienak betirako galdu dira ) eta zinema teknikak eta tresnak garatu zituzten. Beren eraginak eguneraino dirau. Horren lekuko erakusketan ikusgai dauden zinema garaikideen hainbat film.

grandpalais. fr

hurrengoa

rainworks

Seattle hiriko kaleetako espaloi eta errepideetan, duela hilabete batzuk pintada bitxi batzuk hasi ziren azaltzen. Hainbeste euri jasotzen duen hiri batean, umoreari eutsi behar zitzaiola pentsatu zuten Rainworks proiektuaren sortzaileak eta bere bi lagunek. Eta horretarako, bustitzen denean soilik ikusgarria den sustantzia ez toxiko eta biodegradagarri batekin margotu dituzte kaleak.