audio
hurrengoa

Let the good times roll

J. D. McPherson

Signs and Signifiers diskoarekin debutatu ostean, Let the good times roll lan biziarekin itzuli da J.D.¡ McPherson. Rock n´roll eta rockabilly doinuen zaleek eskertuko duten diskoa da, eta urteko lan onenen artean egotera zuzenduta dago. Diskoak maisuki batzen ditu Let the good times roll eta Head over heels bezalako abesti dantzagarriak Bridgebuilder gisako balada maitagarriekin. Sotoa energiaz beteten duen lana.

hurrengoa

Policy

Will Butler

Arcade Fire taldeko kide den Will Butlerrek bakarkako lehen diskoa argitaratu du. Zortzi abesti bildu ditu, eta anaiak gidatzen duen taldean hainbat tresna jotzeak lagundu egin dio lehen erreferentzia honetan estilo ezberdinak nahasten. Horrela, garage, pop, rock eta funk giroak entzun daitezke. Intentsitateak markatutako What I want da lan honek duen indarraren erakusle garbiena.

hurrengoa

La calma chicha

Tulsa

Argitaratzen duen disko bakoitzeko hazi egiten den musikaria da Miren Iza. Ohiko letra intentsuak abesten baditu ere, argi puntu bat nabari zaio lan honetan. Doinuak osatzeko orduan elektronikaren eta samplerren laguntza izan du, eta oso modu dotorean osatu ditu kantuak. Zuzenekoetarako prestatu dituzten konponketek, gainera, dimentsio berri bat ematen diete abestiei; eboluzioan dagoen artista baten aurrean gaudela erakusten digute.

hurrengoa

Carrie & Lowell

Sufjan Stevens

Gertaera berezia da Sufjan Stevens-ek argitaratzen duen disko bakoitza, eta ikusmin handia pizten du. Bere gitarrak eta ahotsak gidatuta, autore kutsuko folk pop abestiekin osatu du lan berri hau. Bere ama, Carrie, eta ugazaita, Lowell, ditu protagonista nagusiak. Abesti sinpleak badirudite ere, moldaketa bereziak erakusten dituzte, eta disko handi baten aurrean gaudela agerian uzten du.

hurrengoa

Everything will be alright in the end

Weezer

Hogei urtetik gorako ibilbidean talde batek bizi dituen gorabeheren erakusle garbia da Weezer. Modak
baldintzatuta, lehen disko urdineko abesti sendoetatik Can´t stop partying bezalako zaborrak idaztera pasa ziren. Ibilbide hetereogeno hori hasierako giroetara itzultzen duen diskoa da eskuartean duguna. Ain´t got nobody eta Go away bezalako abestiek nerabezarora garamatelako gustatzen zaigu.

hurrengoa

Canciones Desde La Tumba

Euskodemos

Euskal Herrian 1981 eta 1986 artean aritutako hainbat rock talde batzen dira bilduma honetan. Rock sinfonikoa, punka, afterpunka edo mod doinuak biltzen ditu. Zortzi talderen hamasei abesti entzun daitezke, eta liburuxka batek osatzen dute. Bere garaian maketetan gelditu ziren kantuak berpiztu egin ditu lan honek; bertan entzun ditzakegu Josetxo Bicho aritu zeneko Neon Provos, edo Cancer Moon osatu aurreko Los Extraños taldeak.