aran santa: paperezko istorioen arkitektoa
irudia
Aran Santaren erakusketa ikusi genuen Donostiako Garoa liburu dendan. Eta, paper fetixistak izanik, The balden zerbait egiteko gonbitea luzatu behar geniola erabaki genuen.
Azken bi urteotako The baldeko aleak bidali genizkionean, ez genuen inondik inora espero bueltan etorri zena. The balde zaharrekin egindako The balde berriak bidali zizkigun,
eraldatutako kutxa batean. Aran Santak aurretik gure orrietan beste batzuek kontatutako istorioak hartu ditu, berrerabili, eta eraldatu egin ditu istorio propio eta liluragarriak sortuz. Guztia pop-up formatu ikusgarri eta landu batean. Aurten, Aran Santak ekarri du udaberria the baldera.