• 1
  • 2
hurrengoa
sofa zatar surf    Internet bidez elkar ezagutzen duen jendeak afizio bereziak izan ditzake. Guk, blog horietako batean sofa zatarren gainean surf-a egitea atsegin duen talde bat topatu dugu. Eta ale honetan surf artikulu bat sartzeko asmoa genuenez, ideia gustatu zaigu. Bide batez, proposamen honekin dekorazio artikulua egiteko ere profitatzen dugulako. Surflari hauek ez lirateke inoiz surf aldizkari batean azalduko. Sofa hauek ez zenituzke sekula dekorazio aldizkari batean ikusiko. Horregatik daude the balden. Sofa zatarrak, surfista baldarrak eta ideia petralak atsegin ditugulako.