roaren metazoa
irudia
  • 1
  • 2
ROA kale artista belgiarraren azken proiektuak, bere ohiko lan ildoari eusten dio. Animali erretratuak egiten diardu, nagusiki ingurune urbanoetatik bota ditugun animalia horiek. Normalki, tokian tokiko animaliak margotzen ditu hirietako paretetan. Kasu honetan, New Yorkeko galeria batean propio esekitzeko lana egin du. Eta bere ohiko muralak margotu beharrean, proposamen liluragarri bat asmatu du. Bere muralak gauzatzeko, normalean kolore aukera mugatua erabiltzen du. Kasu honetan ere, zuria, beltza eta gorri koloreekin soilik, animalien anatomiak pintatu ditu, baina propio eginiko altzari estruktura berezietan. Normalean animaliaren kanpo itxura edo barne anatomiaren
artean aukeratu behar izaten duen artistak, oraingoan, biak obra berean barneratzeko modua topatu du.