erretratuak askatzen
irudia
Julien de Casabianca artista eta zinegileak hasi zuen proiektu honek jarraitzaile ugari bildu ditu munduan zehar. Ideia sinple bezain ederra da. Telefonoa hartu eta museoetan zintzilik dauden erretratuei argazkiak atera ostean, hauek paperean inprimatu eta kaleetako paretetan jartzea. Hiri ezberdinetako museotan gordeta dauden obrak ¨askatzeko¨ egitasmo honi esker gainera, hain ezagunak ez diren erretratu eta koadroetako pertsonaien inguruan jakin mina piztu da.