kontzertu kartelak
irudia
Erritmo, tonu, armonia eta inprobisazioaren estetika konpartitzen dituzte musikak eta kartelgintzak. Tolouse Lautrec, Alphonse Mucha edo eta Gustav Klimnt-ek kontzertu eta espektakulu ezberdinentzat kartelak egin zituztenetik, iragarki kartela, formatua aproposa izan da esperimentazio grafikorako. Maisu sobietarren abangoardia, 50. hamarkadako jazz eta hi-fidelity kutsua, 60. hamarkadako kontrakultura, ondoren iritsi ziren pop eta punk korronteak, aurreko guztiaren nahasketa eta berrirakurketak,... Gurean azken urteotan kontzertuetarako kartelak egiten diharduten hiru artistei beren lan batzuk erakusketako eskatu diegu.


Marta Enes

Diseinu eskolan ikasi nuen eta bertan diseinatzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta artistikoak bereganatu nituen. Nire estiloa forma hartzen joan zen. Gainera, esperimentatzeko eta langile bezala hobetzeko aukera izan nuen irungo Dirty Pink Ladies rock taldearekin. Lagunak ziren eta 2010. urte inguruan kontzertu asko eskaini zituzten. Beraiek izan ziren lehenengoak. Geroztik, promotore eta talde dezenterekin lan egin dut diskoetako azalak, kartelak eta posterrak burutzen.


Eneko Etxeandia

90 hamarkadaren hasieran argazki, fotokopia eta letraset-arekin nire talde kuttunenen txapak egiten nituen. Garai hartan, txapak desagertu egin ziren eta Pin-ak nagusitu ziren, beraz neronek egitea zen irtenbidea. Hura izan zen diseinu grafikora urbildu nintzen lehen aldia. Beranduago Diseinu Grafiko ikasketak egin eta ordundik nabil grafikagintzan lanean. Beti ibili izan naiz taldeetan jotzen, beraz, denbora kontua zen diseinua musikarekin elkartzea.


IƱaki Lopez Allende

Duela gutxi erabaki nuen diseinu grafikoaren mundu honetan sartzea eta nire kabuz ikastea. Unibertsitatean zientziekin zerikusia zuen karrera bat amaitu eta lan arloan etsita geratu nintzenez, nire bizitzarekin zer egin bilatzen ari nintzenean Ayo Silver-ek (kontzertu antolatzaile emankorra) kolaborazioak eskatu zizkidan. Momentu hartan bizitzaren alderdi sortzailearekin konektatu nintzen berriro eta bat batean, hau lanbide bihurtu zait.