hurrengoa
thebaldian: candy candy    Candy, 1898. urteko maiatzaren 7an topatu zuten
abandonaturik Michigan lakuko uhertzean. Pony umezurtz institutu batean hazi eta hezi zuten.

Annie bere haurtzaroko lagun minak, berari zegokion familiarekin bizitzera joan zenean hasi ziren bere desgraziak.

Leagan familiak adoptatu zuen eta garai hartan ezagutuko zuen bere lehen maitasuna, Archie.

Bikoteari Terry, gehitukoz zaio. Candyk, Archie
zintzoa eta Terry errebeldearen artean ezin zuenez
aukeratu, hirukote bat zer zen erakutsi zigun garaiko haur askori.

Italian, telesailaren amaiera hain dramatikoa iruditu zitzaien (maitasuna ez da garaile ateratzen), eskena ezberdinak birziklatuaz amaiera berri bat asmatu ziotela.

Candy Candy, Kyoko Mizuki idazleak eta Yumiko Igarashi manga marrazkilariak sortu zuten 1975. urtean. Telesaila 1979. urtera arte emititu zen.

1998. urteaz geroztik debekatua dago telesaila emititzea Igarashi eta Mizukiren arteko gatazka legal baten ondorioz.

Orduztik Mizukik Candy Candy istorioak idatzi ditzake baina ilustraziorik gabe eta Igarashik marrazkiak egin ditzake Candy Candy izena erabili gabe.