paperpapers
hurrengoa

ordaina

ph. k. dick

Dick-ek etorkizunean kokatu zituen bere kontakizunak. Etorkizun hartan bizi gara aspaldian, batez ere gizarte kontrolari dagozkion pasadizoetan. Edo kontsumo gizarteari dagozkionetan. Distopia zantarrenean, alegia. Denborak ez du higatu Dick-en unibertsoa; narrazioek entretenigarriak izaten jarraitzen dute. Eta, tarteka, gure barrukoak urratzen dituzte, esan bezala, etorkizuna gure errealitate gordina bihurtu delako (Dick-ena baino Dickens-ena ematen duen “Foster hilda zaude” lekuko). Etorkizunera ez ezik, gure iraganera egin dugu salto antologia honi esker. Izan ere, Dick gure kultura popularraren zutabeetako bat da. Gu jabetu (80eko hamarkadako komikien bidez) ala ez (zinemaren bidez). Luxua da Dick euskaraz izatea.

hurrengoa

lorea gernika: andrazko bat

koldo izagirre

Propio duen unibertso literarioan, oasi txiki bat ireki du Izagirrek. Gaiak hala eskatuta, bere burua berriz asmatu duela esateraino. Estiloz eta pertsonaiaz hala da. Ez, ordea, gure gizartearen kronika egiteari edo pasarte askoren kutsu poetikoari dagokionez. Hauek laguntzen dute Lorearen bizipenak eta bizipozak aipatu unibertsoan kokatzen. Udaberrian belar freskoaren usainean irakurtzekoa.

hurrengoa

itzalak bizi diren lurraldea

alberto ladron arana

Egileak 2001ean Irun Hiria eleberria saria irabazi zuen lan honekin. Fantasiaz eta magiaz beteriko istorioa, berritua eta ¨hobetua¨ argitaratu dute, irakurlego gaztearen gustukoagoa izan dadin. Makina bat dira irudimenak sortutako mundu berriak: ¨Eraztunen jauna¨, ¨Trono jokoa¨… Aurrerantzean ere esan dezakegu lehen orrialdean izen bereziz beteta dagoen mapa duen liburu euskaldun bat ere badugula. Askok uste dutenaren aurka, fantasia eta magia generoko literatura ez da azpi-literatura. Askorentzat, gisa honetako liburuak literaturarako sarbidea izan ziren haurtzaroan.

hurrengoa

barrukoa

eider eibar

Eider Eibar ilustratzaileak formatu bereziko liburu ederra argitaratu berri du, lan berezi eta elkarren artean oso ezberdinak argitaratzen dituen Edo argitaletxearen eskutik. Normalki, sortzaileek diote barruan dutena kanporatzen saiatzen direla. Kasu honetan, ilustratzaileak kanpotik barrura egiten du eta barrualde horretan dagoena modu gordinean erakusten digu, logikaren galbahea pasa aurretik.