paper
hurrengoa

kiki de montparnasse

catel eta bocquet·sisentido

Itxuraz potolo-potoloa bada ere, komiki -edo egun esaten den moduan, nobela grafiko- arin eta irakur erreza da. XX. mende hasierako Parisko artisten modelo eta musa baten istorioa kontatzen du komikiak. Artea eta bizitzak bat egin eta tabuak hausteko indarra izan zuen emakume baten istorioa hain zuzen. Iraultza haren emaitza ez hain "glamurusoak" ere ikusiko ditugu. Narratiboki sinple eta neurtua, atsegin handiz irakurri eta ikusten den komikia da Kiki de Montparnasse.

hurrengoa

harreman estilo berri bat

koldo saratxaga·elkarlanean

Irizar enpresako buruetakoa izandako Koldo Saratxagak enpresa barneko harreman estilo berri bat proposatzen du liburu honetan. Enpresak pertsonak kontuan hartuta antolatu behar direla eta langileak enpresaren parte bilakatu behar direla aipatzen digu beste estrategia batzuen artean. Lopez de Arriortuaren "señor trabajador" famatu haren usaina etorri zaigu tarteka.

hurrengoa

todo lo que muere

john connolly·tusquers

Bird detektibearen lehendabiziko abentura. Hain zuzen polizia izateari utzi eta bere emazte eta alaba akabatu zituen hiltzailearen bila jarriko duena. Lehendabiziko esalditik harrapatzen zaitu eta ezin diozu irakurtzeari utzi. Ez da harritzekoa liburu honen ostean Connolly-k jarraipena eman behar izatea Bird-en nondik norakoei. Genero beltzaren topikoen irakurketa garaikidea egiten du eta bere obra egungo nobela beltzaren gailurretako bat dela esan genezake beldurrik gabe.

hurrengoa

bizarre

1946. urtean sortu zen aldizkaria eta mende erdia bete du. AEBtako gizarteak mundu zabalera esportatu duten itxurakeriari esker mantendu da bizirik sexua "ohiko" erara ulertzen ez dutenentzat eginiko aldizkari hau. Emakume eder eta dominatzaileak eta sadomasokismo puntua duten harremanetaz gozatzen zutenentzat argitaratutako aldizkari honek haserako gaiak zabaldu eta gaur egun beste hainbat "sexu jarrera" dituztenentzat ere irekia dago. Haserako xarma galdu eta komertzialtasunera jo badute ere Bizarre zaleak jarraitzen dugu izaten.