laburrak in brief
hurrengoa

logoentzako partxeak

Ideia xume eta dibertigarriak maite ditugu. Egunerokotasunean txertatzen direnak eta bere baitan
transzendentziarik bilatzen ez dutenak. Horregatik, ongi ordaindu ostean soinean daramatzagun logoei trufa egiten dieten mikro-interbentzio hauek liluratzen gaituzte.

hurrengoa

itzal ilusioak

Shideo Fukudak itzalak eta itzaletatik sortzen diren lilurak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko. Askotan zaborra baino ez diren objektu fisikoak elkartuz, hiru dimentsioko eskultura abstraktuak diruditenak, argien eta esker, beste zerbaitetan bihurtzen dira.

hurrengoa

ikus-entzunezkoaren aldiriak

Tabakalera ireki berriak erakusketa kolektibo batekin hasi du bere programazioa. Ikus-entzun kontzeptuan sakondu nahi du erakusketa honek. 28 egileren lanaren eskutik, irudia eta soinua batzen dituen jarduera zein zabala eta anitza den ikusiko dugu. Edo ez.

hurrengoa

beldurrezko astea

Bueltan da inguruko zinemaldirik dibertigarrienetakoa. Donostiako Beldurrezko Astean ez dira filmak soilik ikusten. Proiekzio bakoitza “bizi” egiten da, zinemaldi honek munduko ikuslegorik fidelena duelako. Urriaren 31tik azaroaren 6ra.

hurrengoa

hormek diote

Beste inon esan ez zitezkeen gauzak hor metan
pintatu eta idatzi ohi ziren. Hormek diote proiektuan hainbat artistak, ideia horri jarraiki, eta Donostiako 2016 Kultur Hiriburuaren barne, hormak margotuko egingo dituzte. Espero dezagun ez ezabatzea 2016 amaitu bezain pronto...

hurrengoa

maider lopez

The baldeko orriotan behin baino gehiagotan erakutsi dugu Maider Lopez artistaren lana. Behin eta berriro bere burua asmatzen eta bere buruari erronkak jartzen aritzen da, bi norabideetan gainera, bai artistarentzat berarentzat, bai ikuslearentzat. Erosotasunetik ihes egiten eta interakzioa bilatzen duen artista honen lan berriak eta aurreko beste lan batzuen erakusketa KM kulturunean, urriaren 29tik otsailaren 6ra arte.

hurrengoa

bad

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiarenedizio berri bat ospatuko da urriaren 21tik azaroaren 1era bitartean. Dantza eta antzerki garaikidea kalera ateratzeko eta hiriaren arkitekturarekin eta biztanleriarekin bat egiteko sortu zen jaialdi honek proposamen berritzaile eta ausartei egiten die lekua beti bere programan. Ausartu zaitez eta hurbildu!

hurrengoa

marrazorik ez Zurich-en

Bertan jarri duten kartelaren arabera, ez da
existitzen marrazorik Zurich hiria bustitzen duen
lakuan. Baina hala ere kartelak, zonalde horretan
bainatzea debekaturik dagoela esateko jarri dituzte.
Orson Wellesek zioen moduan...Zer espero daiteke
mendeetan zehar kuko ordularia soilik asmatu
duen herri batengandik?

hurrengoa

garajeetako ateak

Agne Gintalaite artista lituaniarrak argazkiak
ateratzen dizkie garajeetako ate zaharkituei.
Aspaldiko ohitura du. Gero, denborak higatutako garage ate argazki horiek hartu, eta mosaikoak osatzen ditu. Horrela sortu da Beauty remains (edertasunak dirau) izenburua duen bilduma. Sinplea bezain ederra.

hurrengoa

belaunaldi baten arte adierazpena

JR kale artistak DECADE. Portrait d’une génération erakusketa zabalduko du Parisko Perrotin galerian. Azken urteotako lanak eta instalazioak jarriko ditu ikusgai, argazkian ikusi daitekeen akzio optikoaren modukoak.

hurrengoa

punka museoan

Etorkizunik ez zegoela iragartzen zuen punk mugimenduak bete betean asmatu zuen. Ramonesen kamisetak Zaran saltzen hasi zirenean sinatu zuen heriotza-agiria. Artiumen, urtarrilaren 31a bitartean, Punk. Beren aztarnak arte garaikidean erakusketa ikusgai. Denon artean onartzen hasi beharko dugu, garai bateko jarrerak eta bizipenak museo pieza bihurtuz haren izpirituaren kontra baino ez dugula egiten.