audio
hurrengoa

Ones and sixes

Low

Gentle abestiak luzatzen digun sintetizadore linea
batekin hasten da Low taldearen disko berria. Hortik aurrera ohiko ahots eta kitarra sendoak, intentsitatearen gora beherak eta urte hauetan ezinbesteko erreferentzian bilakatu dieten abesti hipnotikoak aurkezten dituzte. Zuzen jaurtitzen dituzte hauek eta disko borobila da, azkeneko urteetan gauzatu duten onenetakoa. Berriz ere konponketa eta koru miresgarriez gozatzeko aukera aparta luzatzen digute.

hurrengoa

No, no, no

Beirut

Kosta egiten saio Zach Condon-i The Flying Club Cup diskoan osatu zituen himnoak sortzea. Bide horretan orkesta doinuekin eraikitako The Rip Tide gauzatu zuen, lan konplexua benetan. Oraingoan sinpletasunera jo eta pianoaren garrantzian oinarritu da disko berria egiteko orduan. Bisitatzen dituen hirien eta herrialdeen eragina erakusten jarraitzen du lan pausatuago honetan. Diskoak duen hoberena Condon-ek bere majia mantentzen duela egiaztatzea da.

hurrengoa

Baheni Nami

Omar Souleyman

New Yorken grabatu zuen aurreko Wenu Wenu diskoa
ez bezela Bahdeni Nami Estambulen grabatu du Omar
Souleyman Siriarrak, egun exiliaturik bizi den hirian. Alemaniako Modeselektor elektronika bikotearen Monkeytown Records diskoetxeak argitaratutako diskoaren ekoizpenean Four Tet, Gilles Peterson edo Black Lips-eko musikariek parte hartu dute. Kantu luze eta errepikorrekin betetako lana da non sintetizadore, perkusio eta instrumentu tradizionalak nahasten diren.

hurrengoa

Magnifique

Ratatat

Askorentzat kultuzko taldeen tenpluan zuten lekua
galdu badute ere guk handik atera ezinik jarraitzen dugu. Sintetizadoreak eta rocka batzen dituzten kantu instrumentalez beteta dator azkeneko lau urteotan prestatu duten Magnifique diskoa. Jamaika eta Brooklynen artean grabatu dutena. Bertan, Cream on Chrome, Abrasive edo Cold fingers bezalako doinu zoragarriak aurkituko dituzu. Springwater (1971) taldearen I will return abestiaren bertsioa ere sartu dute.

hurrengoa

Invocación

Nicola Cruz

Ekuadorreko Nicola Cruz musikariaren lehendabiziko disko luzea urte amaieran etorriko da. Hori gertatu bitartean argitaratzen ari den kantu solteez maiteminduta gaudenez hona ekarri dugu zu ere bere musikarekin maitemindu zaitzan. Andes Step delako estiloan kokatzen dute batzuek bere musika: elektronika, Ekuadorreko folklorea eta ohianeko doinuak nahastean datza. Hori da Invocación EP honetan aurkituko duzunta. Abesti oso bereziak argitartzen dituen tipoa da Nicola Cruz.

hurrengoa

Los Pakines

Los Pakines

Los Pakines 70. hamarkada hasieran Perun sortutako Cumbia eta Rock instrumentala batzen zituen taldea da. Melodia bereziek osatzen zuten haien eskaintza eta garai hartan izandako cumbia eztandaren ezinbesteko erreferentzian bilakatu ziren. Doinuak sortzeko zuten moduagatik “soinu dotorea” etiketa jarri zioten taldeari. Orain 24 abesti batzen dituen bilduma argitaratu du Infopesak eta bertan Caramelo de menta bezalako arrakastak entzun ahal izango duzu.