• 1
  • 2
hurrengoa
amama: zuhaitz bat erortzen denean    Basoaren erdian zuhaitz bat erortzen denean, eta inguruan hura entzuteko inor ez badago, arbolak soinurik egiten al du?

Errealitatea, obserbazioa eta pertzepzioa garatzeko erabiltzen den adibide filosofikoa da aurreko esaldia. Hausnarketa ugari egin da irudi honen inguruan. Honen harira, behin Albert Einsteinek bere lagun Niels Bohr fisikoari zera esan zion: ¨Benetan sinisten duzu ilargia ez dela existitzen inork begiratzen ez badu?¨. Eta Bohr-ek zera erantzun zion: ¨Berdin dio zenbat saiatzen zaren eta hala balitz ere, ezingo zenuke inoiz frogatu ilargia existitzen denik¨.

Zer gertatzen da hura zaintzen eta lantzen ez duen baserri bat desagertzen denean?

Asier Altunaren Amama filmak horretaz hitz egiten du. Zuhaitz bat erortzen denean egiten duen soinuaz. Baserriaz eta bertan bizi den jendeaz. Mendeetan zehar transmititu diren bizipenez. Baserrian bizi den jendeak ematen dio zentzua baserriari. Eta jende horren bizimodua transmititzen ez bada, bizimodu hori inoiz existitu al da?

Zertarako egiten dira pelikulak?

Memoriaz eta transmisioaz hitz egiteko. Galtzear dauden bizimodu eta ohituren gordailu izateko. Eroritako arboletako arrakaletan adaxka berriak txertatzeko. Zimurretan sustrai berriei tokia egiteko. Zinea hizkuntza berria da, baina gizakia ere halakoa da. Ez dugu ahaztu behar, duela 80 amama neolitikoan ginela.

Zer gertatzen da pelikula baterako kartela egiterakoan baztertuak izan diren frogekin?

The baldeko azalean jartzen ditugula.