bidean
irudia
Egun normal bat zen, halakorik existitzen bada the balde-ko bunkerrean. Bat batean, Ekatok ordenadore pantailatik begiak altxa eta ¨ Uda hontan Donejakue bidea egingo dut ¨ bota zuen. Ez genion jaramon handirik egin. Ekato-Donejakue bidea konbinaketa surrealista iruditzen zitzaigun. Baina pronostiko guztien kontra Ekato bidean barneratu zen. The balde bunkererra itzuli eta argazki batzuk erakutsi zizkigunean, bidean topatutako elementu grafikoak eta pintadak nagusi zirela jabetu eta horiekin erreportaia bat egin zezan eskatu genion. Hau da gure erromesaren bidearen emaitza.