mural sobietarrak
irudia
  • 1
  • 2
Etorkizun dirdiratsu bati aurre egiteko prest. Horrela azaltzen dira zeramika zatiz osatutako mosaiko-mural hauetako protagonistak. Mehatzariak, astronautak, zientzilariak, nekazari edo eta kirolari ezberdinek, Sobietar Batasun ohiko eraikin ezberdinetako paretetan harro. Errusiar abangoardia artisten eragin argia duten mural hauek ordea desagertzear daude. Vladimir Shipotilnikov argazkilari ukraniarrak guztiz suntsitu aurretik irudietan gorde nahi izan ditu: “Lan hauek sobietar garaiaren itxaropen eta espektazio handien narrazioak dira. Egun inori interesatzen ez zaizkionak. Argazki hauekin, iraganeko utopia hura existitu zela erakutsi nahi dut. Muralekin gertatuko den moduan, utopia hura ere guztiz desagertu baino lehen¨.