laburrak in brief
hurrengoa

tunning merkea

Max Siedentof-ek, gauez zakurra pasiatzera ateratzen denean ezin dio tentazioari eutsi. Kartoiak eta zinta eramaten ditu bere auzokideen kotxeak tuneatzeko. Eta emaitza itzela da!

hurrengoa

euskal harriaren ABD-ak

Katihotsak logiak, Euskal Herriko zazpi probin- tzietako harrizainei beldur eta fantasiazko filmak grabatzeko gonbitea egin zien duela urtebete. Deabruak hazia landatu eta orain jaso du uzta. Euskal Harriaren ABD-ak proiektuko 26 film labu- rrak jira-bira diabolikoan dabiltza gure geografian barna.

hurrengoa

leihoak

Aldana Ferrer Garcia arkitekto argenti- narrak, leiho berezi hauek diseinatu ditu hiri handietako etxe txiki eta ezkutuetan paratzeko. Etxe zulotik apur bat atera eta zerua ikusi eta airea libre arnasteko gaitasuna eskaintzen dizuten leiho hauek, zentimetro gutxi batzuk zenbat garrantzia duten erakusten dute.

hurrengoa

tipografia erabiltzen

Webgune erabilgarri honi esker, tipografia ezberdinen erabilpen praktikoa ikusteko aukera dugu. Molde ezberdinetako diseinuetan tipografia zehatz batek zein emaitza ematen duen ikustea oso baliagarria izaten da askotan.

hurrengoa

ikuspuntu zine jaialdia

Otsailaren 8tik 14ra zinemak Iruña hartuko du. Ohiko ez fikziozko nazioarteko lehiaketaz gain beste ziklo eta jarduerak izango dira. Besteak beste denbora kontzeptuaren inguruan antolatutako pelikula ziklo interesgarria. Zinemaldian erakutsiko diren filmak, beren izaera eta jatorriagatik, berriro ikusteko aukera gutxi izango duzu.
s.

hurrengoa

sunburn portraits

erre-tratuak
Thomas Mailaender artista frantsesak, guda gatazkekin zerikusia duten argazki zaharren negatiboak hartu eta UV izpiak erabiliaz giza azalean errebelatzen ditu. Argazkiok, eguzki izpiekin kontaktuan jartzen direnean desagertzen dira.

hurrengoa

marrazki-matoia

Tobias Gutmann-ek erretratu makina soziala asmatu du. Marrazki-matoi baten moduko honetan, parean jartzen zaionari erretratua marrazten dio. Tobias- -ek. 110’607 km egin ditu Stockholm-en hasi eta Milan, Dar es Salaam, Tokyo, London, Copenhagen, Basel, Frankfurt, Madrid, Zürich, San Francisco, Paris, Düsseldorf Luxembourg, Melbourne eta Wamangu (Papua New Guinea) barne, aurrez-aurre1968 erre- tratu gauzatzeko.

hurrengoa

punta galea challenge

Aurten ere, Bizkaiako olatua aukeratu dute munduko olatu handien nazioarteko txapelketako frogarako. Iaz bertan bizi izan genituen surf sesio itzelek lagunduko zuten horretan. Irekia dago epea, eta otsailaren amaiera arte, edozein momentuan ospatu daiteke. Itsaoak erabakiko du, gu, bitartean ekaitza eta olatu erraldoien zain gaude

hurrengoa

dock of the bay

Bederatzigarren edizioa betetzen du aurten Donostiako Dock of the Bay-k. Musika dokumentalei eskainitako zinemaldi honek bere tokia lortu du, bestalde zinema proposamenez gainezka egiten duen hiri batean. Aurten gainera Fernando Golvanok zuzentzen duen Egiazko Narratibak mintegia antolatu dute. Urtarrilaren 6tik 16ra.

hurrengoa

etxekoak antzerkia

Azaroan hasi ziren eta maiatzera bitarte 40 emanaldi inguru dituzte itxita honez gero. ArteDramak eta Huts teatroak ekoitzi eta Ander Lipusek zuzentzen duen Jon Gerediagaren testuan, etorkinen gaia jorratzen da, baina ez hauen ikuspuntutik baizik eta etorkinekin kontaktuan jarriko diren ̈etxekoekin ̈.

hurrengoa

(h)ilbeltza baztanen

Euskal Nobela beltzaren astea ospatuko da beste behin Baztanen, hain zuzen ere ilbeltzaren 18tik 24ra. Mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, zinema beltza, musika... Baztanera hurbiltzeko aitzakia hobeagorik ez zaigu otutzen.