hurrengoa
harriet quimby: aviatrix morea    Guztiok ezagutzen dugu Amelia Herhart pilotuaren bizitza. Batzuk fama eta loria eta beste batzuk historiaren lainoetan ikusezin bihurtzen dira. Guk hodei artetik beste emakume pilotu bat atera nahi izan dugu. Hain zuzen ere AEBtan pilotu lizentzia izan zuen lehendabiziko emakumea. Harriet Quimby gainera, argazkilaria, idazlea, bidaiaria eta moda diseinatzailea zen. Garaiko San Francisco-ko giro bohemioan murgildu eta Ambrose Bierce eta Jack Londonen lagun taldekoa izan zen. Kazetari lanak New Yorkera eraman zuen 1903an. Bertan, munduan zehar eginiko bidaien argazki eta kontakizunak argitaratzen hasi zen. D.W. Griffith zine aitzindariak, emaku- me haren talentua ikusita pelikula motz ezberdinetarako gidoiak idatz zitzan eskatu zion. 1910. urtean Long island- en ospatu zen abiazio erakustaldi batean, pilotu izan nahi zuela erabaki zuen arte.

Wrigh anaien abiazio eskolan emakumeak ez zituztenez onartzen, Moisant Aviation School-en atera zuen pilotu titulua 1911. urtean. Esan bezala munduan titulua ateratzen zuen lehen emakumea eta 37. gizakia izan zen. Eta hori bakarrik ez, hegazkina pilotatzeko, ingurukoak aho bete hortz utzi zituen more koloreko jantzi berezi bat diseinatu zuen Harriet-ek. 1912. urteko apirilean Mantxako kanala gurutzatu zuen Bleriot hegazkin bat pilotatuaz, hain zuzen ere Titanic untzia hondoratu eta hurrengo egunean. Bere balentriari inork gutxik egin zion kasu. Hilabete batzuk beranduago, Bostonen, hegaldi erakustaldi bat egiten hari zela, bere Bleriot hegazkinak mugimendu estraino bat egin eta morez jantzitako Harriet hegazkinetik jausi egin zen. 37 urte zituen hil egin zenean, eta bere heriotzak azken zerbitzu bat eskaini zion abiazioari. Aurrerantzean pilotuek ziurtasun gerrikoa eramango zuten beren kabinetan.