laburrak in brief
hurrengoa

succu

Inork ez du inoiz amestu banpir@ bat hurbildu, galtzak jeitsi, eta, parean belaunikatu ostean, zurrupada bat egiten dizula? Benetan ari al zara? Inoiz? Ba, bada garaia zure barruko gotiko horri ateratzen uzteko. Succu izeneko zakil masturbatzaile honi esker, ametsa egi bihurtzen dela irudika dezakezu.

hurrengoa

irribarrearen segada

Artium bildumarekin antolatzen diren erakusketetan, ikuspuntu sozialak edo politikoak garrantzi nabarmena izan ohi dute. Oraingoan, aurrekoa baztertu gabe (ez da existiten arte ez politiko edo sozialik), beste bat da abiapuntua: umorea. Irribarrea pizten diguten era guztietako artelanekin antolatu dute erakusketa berezi hau.

hurrengoa

break on stage

Apirilaren 16an, Bilbon ospatuko da gurean honez gero kale-dantza eta jardueren epizentroa den jaialdia. Ez ezazu galdu munduko break dance dantzari onenak ikusteko aukera.

hurrengoa

brum brum

Unai Rollanek jostailu ederra diseinatu du. Banan-banan eta eskuz eginiko egurrezko auto bakoitza ez da auto bakar bat. Nahi dituzun auto guztiak dira. Jostailu berritzaile bezain klasiko honi esker, irudimena dantzan jartzeko aukera izango dute etxeko txikiek... eta ez hain txikiek.

hurrengoa

zuek

Karpa baten sarreran “Cinema of memories” dion afitxa aurkitzen dugu. Zinema ibiltari batean sartuko gara, orduan. Kontzertu, zinema eta teatroaren artean kokatzen den ikuskizuna da Zuek. Eta, noiz ikus dezakegu? Ba, adibidez, martxoaren 11an ,Aiziritze-Gamue-Zohaztiko pilota plazan.

hurrengoa

hematocritico del arte

Sarean deskubritu genuen, eta orain arte kaleratu diren bi bildumen jabe egin ginen berehala. Pintura klasiko ezezagun bat aukeratu, eta, margotutakoan oinarrituz, izenburu berri bat jartzean datza sekretua. Emaitza: barre algara


hurrengoa

hiria margotzen

DSS2016ko Hormek diote egitasmoaren barnean, mahai inguruak aditu eta artistekin, tailerrak eta zinema proiekzioak antolatu dituzte martxoaren lehen astean. Kale-arteak eta grafitiak hiriarekin eta hiritarrekin izan duten harremanaz hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izango da.

hurrengoa

abesti bat gutxiago

Harkaitz Cano eta Lou Topet musika taldeak gauzatu duten diskoa harribitxi bat da. Durangoko autoekoizpenen erakustokian ikusi genuen. (Baina ez al ziren -salbuespenak salbuespen- Azokako produktu gehienak autoekoizpen?) Industria kulturala deritzon horrek gutxitan eskaintzen du disko-liburu eder honen moduko luxuzko ekoizpenik.

hurrengoa

giuda

Judas italiarrek ia urtero biran etortzeko ohitura hartu dute. Tradizio askoren aurka gaude, baina ez gara gu izango espreski hori kritikatzen hasiko garenak. Oraingoan, Dabadaba aretoan eta Bullet Proof Loversekin batera arituko dira. Noiz? Martxoak 11. Tremendo!

hurrengoa

dekalogoa

Otsailan hasi eta apirila bitatean, Krzystoff Kieslowskiren zikloan, dekalogo osoa ikusi ahalko dugu. Hamar film berezi hauek pantalla handian proietatuta ikustea luxu errepikaezina izango da...

hurrengoa

assemble

2015eko abenduan jakin genuen Assemble kolektiboak irabazi egin duela Turner sari garrantzitsuaren azken edizioa. Kolektiboak, Liverpool hiriko hainbat bizilagun elkarterekin elkarlanean, 1900an eraikitako langile auzo batean egindako hirigintza proiektuaren aurka eta etxeak botatzearen aurka egindako erresistentzia-lana saritu dute. Batzuetan, sariak ematean asmatzen dute...