laburrak
hurrengoa

PUPPIREN ANAI-ARREBAK

Bilbora hurbildu eta han ikusiko duzu, bakarrik, Frank Gerhy-k eraiki zion titaniozko etxetxoa zaintzen. Puppy-k ordea baditu anai arrebak. Munduan zehar sakabanatu dituzte zakurtxo begetalak, eta arrazako zakurrekin gertatzen den moduan, ez da batere merkea Jeff Koons-en txakurtegiko zakurtxo bat eskuratzea. Puppyren anaiak N.Y.-eko Rockefeller Center-en, Alemaniako Arolsen hirian eta Sydneyn daude.

hurrengoa

ARTIUM (MARTXOTIK 18TIK URRIAK 5ERA)

Museoak azken aldian erosi duen obra erakusgai jarri du. Artista ezberdinen proposamen bereziak ikusteko aukera izango du bertara hurbiltzen denak. Mujer perro edo guri izugarri gustatu zaigun Bene Bergadok Amores Trágicos izeneko proiektuaren barne sortu duen Isak Dinesen y Denys Finch- Hatton izeneko lana Arabako hiriburuan ikusgai.

hurrengoa

TXORI TXIO ERREKLAMUAK

Ehiztari edo ornitologoentzat egiten zituzten hasera batetan, baina egun, souvenir bihurtu dira Audubon txori erreklamuak. AEBtako familia batek eskuz egiten ditu txori erreklamu berezi hauek. Hala eta produktuaren iragarkiei begiratuaz hain estatubatuarra zaigun familia negozio arrakastatsu honen atzean haur esplotazioa ote dagoenaren susmoa dugu

hurrengoa

CHARLES HARPER-EN ILUSTRAZIOAK

Charles Harper ilustratzailearen lanak txundituta utzi gaitu. 60. hamarkadan, kubismoa eta minimalismoaren eragin nabarmenaz, animalien ilustrazio bilduma izugarri eder eta modernoak egin zituen. Animalien fisionomiaren detalleak ez zitzaizkion interesatzen, gizaki primitiboen moduan, animaliaren adierazgarri nagusiena eta izaera harrapatzen saiatzen zen.

hurrengoa

ANIMALEKO R’N’R JAIALDIA (EKAINAK 21)

Andoaingo Nafarroa enparantzan arratsaldeko 6etatik aurrera eta musutruk, luxuzko jaialdia antolatu dute: TRASHMEN (Minneapolis), NEANDERTHALS(Nashville), DIRTBOMBS (Detroit), VIVA L'AMERICAN DEATH RAY MUSIC (Memphis), MAHARAJAS (Suedia), LAS MEMBRANAS (Alacant) eta LISABÖ (Irún). Pizti baten moduan izerdi egiteko aukera paregabea!

hurrengoa

MUNDUKO KAFERIK GARESTIENA

Kafe landetan bizi den luwak katu basatiak jan eta gero kakarekin batera uzten dituen kafe aleak dira munduko kafe ale preziatuenak. Indonesian bizi da luwak-a, eta ez da bere kakak kafeari zapore berezia ematen dionik baizik eta katu handi onek moko oso fina duela eta beti kafe ale onenak aukeratzen dituela. Bere uzkitik ateratzen diren aleen prezioa 750 euro kilokoa da egun.

hurrengoa

BEGANOAK

Ez dira Star Trek telesaioko gaiztoak ez eta Antonio Vegaren jarraitzaileak ere. Bizitzeko modu eta filosofia bat da beganismoa. Espezismoa, atropozentrismoa eta teozentrismoaren aurkako jarrera azaltzen dute. Kontrakoa badirudi ere esan dugu ez direla estralurtarrak. Euren dietaren %100 begetarianoa da eta ez dituzte animaliengandik datozen produktuak kontsumitzen ez eta animaliak gutxiezten duten edozein jarduera babesten.

hurrengoa

MONEGROS DESERT FESTIVAL (UZTAILAK 12)

Uztailan, desertura itzuliko gara, azken 14 urteotan bertan bizi izan den Monegroseko sugandilarekin arratseko azken argiak eta egunsentiko lehen izpietaz gozatzera. Eta Monegros-ko jaialdiak sustraietara egin duen itzulera honi soinu banda jarriko diotenen artean, Agoria, Cipress Hill, Miss Kittin, Soulwax, Laurent Garnier, 2many Djs, Richie Hawtin, Oscar Mulero, Cristian Varela eta beste hainbat desertuko animali.

hurrengoa

MONTEHERMOSO (MAIATZAK 23-ABUZTUAK 31)

Erakustoki soila izateko bokaziorik ez du. Proposamen berri eta arriskutsuen dinamizatzailea den zentru honek “Artea eta inbenstigazioa” ekimenaren barne proiektu ezberdin hauek aukeratu ditu. Boris Achour-en “Conatus”, Miren Arenzanaren “Beirazko bola”, Amaya Gonzalezen “On Kawararen modukoa izan nahi dut”, Adria Julia-ren “Beste leku baterako zantzuak”, Loreto Martinez Troncosoren”... baina, non zaude(te) fisikoki?”, Amalia Picaren “Robinson Crusoe”, Miguel Angel Rebolloren, “Play Rebollo”, Tere Recarens-en “kultur karma”, eta Lisa Rosendahl en “erabilera baldintzak”.

hurrengoa

MASKOTAK IRAINTZEAREN AURKAKO THE BALDE KANPAINA

The balden azken aldian izututa gabiltza. Mingarria egiten zaigu kalera atera eta euren burua defendatzeko ahalmenik ez duten izaki gaixo hauek nola iraintzen eta tratu txarrak jasaten dituzten. Nor hurbilduko zaie ipurdia usaintzera? nork jolastuko du gisa honetako aberrazioekin? Lege bat atera dadila zakur jabe hauei euren maskotaren jabetza eskubidea kentzeko.

hurrengoa

GETXOPHOTO

Begihaundi kolektiboak iaz antolatu zuen Getxophoto-k jarraipena izanen du aurten. Eta eskertzekoa da modu herrikoian sortutako ekimen original honek beste behin kaleak konkistatzea. Aurten, nazioarteko eta etxeko sortzaileen lanak erakusteko zein modu irudimentsu eta berritzaile asmatu dituzten deskubritzeko irrikitan gaude.

hurrengoa

ANIMALIA IZAN NAHI DUT!

Eta hori lortzeko gorputza eraldatzen duenik badago. Tatuajeak, ebaketak, silikona inplanteak,... egun ez duzu errenkarnaziora arte itxaron behar gustoko duzun animalia horretan bihurtzeko. Eta lagunek ez badizute hots egiten... beti egongo da begano koadrila bat zu pasiatzeko prest.

hurrengoa

NORA DOAZ HILDAKO ANIMALIAK?

Batzuk zerura, beste batzuk inpernura, baina gehienak komuneko zulotik behera edo zakar kontenedoreetara. Ramones-ek argi kantatzen zuen I don´t wanna be buried in a pet sematary... eta Stephen King-en nobela batek ere Pet Sematary du izena. Hala ere posible da sarean nitxo bat jartzea. Irtenbide honek gainera guztiak uzten ditu kontent. Zuk omenaldia egingo diozu zure laguntxoari eta guk haren lepotik egingo dugu barre.