hurrengoa
223    Testu hau idazten ari naizen une honetan, jatorri kurdu- iraniarra duen Keywam Karimi-k sei urteko kartzelera eta 223 zigorkada jasotzera kondenatuta jarraitzen du. Sei urte. 223 zigorkada. Banan-banan. 223. Eta zein da Keywan Karimiren delitu larria halako zigor basatia jasotzeko? Filmak egitea. Keywan Karimi 30 urteko zinema zuzendari gaztea da. Teherango unibertsitatean ikasle izandakoa, film laburrak egin ditu nagusiki. Horien artean dago Broken border (2012) dokumentala, non Iran eta Kurdistan banatzen dituen Zagros mendikatean egiten den gasolina kontrabandoa erakusten zaigun. Orain arteko haren lanik ezagunena, 2013an Donostiako Zinemaldiko Zinema Eskola leihaketan estreinatu zuen Ezkondutako bikote baten abenturak);Italo Calvinoren ipuin batean oinarrituta, Teheran gris eta zaratatsu batean elkarri hitzik egiten ez dioten senar emazte batzuen egunerokoa kontatzen du lan horretan.

Writting on the City da Keywam-en azken lana. Iraupen luzeko lm horrek estreinu mundiala izan du Ikuspuntu jaialdiko sail o zialean. 1979. urtera eramaten gaitu lmak, iraultza islamiarrean Sharen aurka borrokatu zutenek Teherango kaleetan beren mezua nola zabaltzen zuten azalduz. Amaieran, gra ti politikoen bitartez beren mezua zabaltzen zuten berberek, boterera iritsitakoan, gra tiak nola ezabatzen eta debekatzen dituzten erakusten digu. Tartean, urteetan hormetan idatzitako grafitien bitartez, Irango gizarte eta politikaren ̈garapenaren ̈ lekuko izango gara. Azken lan horrengatik, hain zuzen ere, zigortu egin dute Keywan Karimi; Writing on the City-k mendebaldeko kultura dekadentea agerian uzten duelako. Polizia etxera sartu zenean, ordenagailu portatila eraman eta hainbat disko gogor suntsitu zizkioten, baina, azken momentuan, Writing on the City lmaren kopia bat salbatu ahal izan zuen.

Egun, sententziari eginiko apelazioaren zain dago Karimi, Teherango bere etxean. Bitartean, Writing on the City estreinatu duen Ikuspuntu jaialdiak ekimen bat jarri du martxan kasua salatzeko eta zuzendariarekiko elkartasuna adierazteko: 223 hitz lma. Nazioarteko 223 zinegile eta sortzaileen artean eginiko lm kolektiboa da. Artikulu hau argitaratzen denerako, eta berriki Iranek eta ̈mendebaldeko herrialdeek ̈ sinatutako akordio berrien ondorioz, akaso Karimi libre izango da eta eskuineko orrialdean dituzuen 223 zigorretatik ez du bakar bat ere jaso. Edo, behar bada, sententzia arindu izango diote, eta zigor horietako bakar batzuk baino ez ditu jaso izango. Berdin dio. Ezin gara ohitu (eta nahiko ohituta bagaude) askatasuna ̈oparitzera ̈ edo sententzia arintzera. Kontua da estatuek eta agintariek sorkuntza, kultura eta kritika, zigortu egiten dituztela. Sistematikoki. Eta zigorra zuzenean gauzatzen da, bortxakeriaz, mehatxuz edo ekonomikoki. Eta ongi dakigu denok ez dagoela Iraneraino joan beharrik.